Alicia Iturrioz

Alicia Iturrioz Arrizabalaga (Eibar, Gipuzkoa, 1927ko urtarrilaren 31 Donostia, 2021eko irailaren 8a) gipuzkoar margolaria izan zen.[1][2]

Alicia Iturrioz
Bizitza
JaiotzaEibar, 1927ko urtarrilaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2021eko irailaren 8a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ricardo Macarrón (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

Bizitza

Txiki-txikitatik erakutsi zuen marrazketarako dohaina. Bere familia Ignacio Zuloagaren laguna izaki, behin bere Zumaiako etxean bisitatu zutelarik, Zuloagak gaztearen marrazkiak ikusi zituen eta etxekoei gomendatu zien Madrilera bidaltzeko, Arte Ederretako San Fernando Eskolara. Alicia gazteak 1944an hasi zituen bere ikasketak bertan.[3]

1951an, Ricardo Macarrón madrildar margolariarekin ezkondu zen. Alaba bi izan zituzten, Susana eta Mónica. Nagusiaren jaiotzarekin margotzeari utzi zion, bere senarraren karreran zentratuz.[4][5][6] Ume-umetatik lotura handia izan zuen Zarautzekin eta ezkonduta ere bertan eman zituen uda gehienak.[7][8]

2014an, senarraren heriotzaren 10. urteurrenean, Mi vida con Ricardo Macarrón memoria-liburua aurkeztu zuen, Joana Socíasek emaztearen oroitzapenen harira idatzitako lan biografikoa.[9] 2000 urtean argitaratu zuen Mónica alabak Gracias, Jackson Browne izeneko eleberria.[10][11]

Ibilbidea

Margotu ez arren, pinturaren mundua gertutik jarraitu zuen; utzi eta hogei urtera berriz margotzen hasi zen: erretratu, ardandegi, lore eta paisaiez bete ziren bere oihalak.[12]

Bere margolanak bilduma ezberdinetan aurki ditzakegu, besteak beste: Tyssen, Erresuma Batuko Elisabet II.a,[13] eta Madrilgo Fierro bildumetan, baita Julio Caro Barojaren erretratuak Itzea eta Iruñeko Museo etan ere[14] eta Getariako Cristobal Balenciaga museoan, jostunaren erretratua. Horrez gain, barrualdeak ere margotu izan zituen; hauetako bi Luxenburgoko Duke Handientzat.

Eibar aldizkariak Aliciaren lanen erreprodukzioak sarritan argitaratu ditu bere azalean eta 2010eko udazkeneko alean bere autoerretratu bat dakar, 1970an margotutako oleo bat.[15]

Erakusketak

  • Eibarko Elkarte Artistikoa. Eibar, 1974. Marrazkiekin parte hartu zuen Ricardo Macarronen erakusketan.
  • Zarautz. Bakarkako bere lehenengoa.
  • Club Zayas. Madril, 1992.
  • Caja Madrid. Madril, 1996.
  • Torre Luzea. Zarautz, 2002.
  • Ibercaja. Valentzia, 2003.
  • Euskal-Etxea. Madril.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) LORENZO, CLARA G.. (2021-09-09). «Muere la pintora Alicia Iturrioz a los 94 años» La Provincia - Diario de Las Palmas (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  2. «Alicia Iturrioz Arrizabalaga | ESQUELAS ABC» esquelasenprensa.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  3. menosca.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) Tigres, Tres Tristes. «Alicia Iturrioz» La esfera de los libros (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Los marajás indios que salían de compras por Serrano en un Seat 600» Vanity Fair 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-09). «Fallece Alicia Iturrioz, la artista a la sombra del retratista de la aristocracia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Alicia Iturrioz (89 años, pintora y viuda de Ricardo Macarrón): «Con el libro he querido repasar los más de 60 años de matrimonio junto a mi marido»» El Diario Vasco 2016-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  8. «El pintor Ricardo Macarrón y su esposa Alicia Iturrioz en una exposición de pintura - Archivo Patrimonio Artístico Cultural - Departamento de Cultural del Ayuntamiento de Zarautz» www.zarauzkoartxiboa.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  9. (Gaztelaniaz) Socías, Alicia Iturrioz y Joana. (2013-12-26). Mi vida con Ricardo Macarrón. La Esfera de los Libros ISBN 978-84-9060-035-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  10. (Gaztelaniaz) Mónica Macarrón Iturrioz – Incipit Editories. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  11. (Gaztelaniaz) Gracias, Jackson Browne – Incipit Editories. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  12. (Ingelesez) «Alicia Iturrioz, pintora, nacida en Eibar, Guipúzcoa. | Escultores, Pintor» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  13. (Gaztelaniaz) «Isabel II fue encantadora. Me pidió que dibujara a su corgi: Alicia Iturrioz, la pintora española que estuvo con la reina en Buckingham» Vanity Fair 2019-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  14. «Resultado de imágenes de Google para https://3.bp.blogspot.com/-2NQeThNkJtA/VexjifZ1s8I/AAAAAAAATDk/5a_6LxtFgBY/s1600/Alicia%2BIturrioz%2B%2528Guip%25C3%25BAzcoa%252C%2B1927%2B-%2529%2B%2BRetrato%2Bde%2BJulio%2BCaro%2BBaroja..jpg» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  15. «Eibar aldizkaria kalean (98. zenbakia)» Egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.