Alice Wilson
Alice Evelyn Wilson —Alice Wilson izen-deiturez ezaguna— (Cobourg, 1881eko abuztuaren 26a - Otawa, 1964ko apirilaren 15a) Kanadako lehen geologo eta paleontologoa[1] izan zen. Gizonak nagusi ziren lanbide batean aitzindari gisa erronka asko izan zituen, baina 1913 eta 1963 artean Ottawa eskualdeko arrokei eta fosilei buruz egin zituen ikerketa zientifikoak ezagutza-iturri errespetagarritzat hartzen dira oraindik ere[2].
Alice Wilson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cobourg (en) , 1881eko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Ottawa, 1964ko apirilaren 15a (82 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, paleontologoa eta geologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Ontarion (Cobourg) hazi zen bitartean, Wilsonek kanoa-ibilaldi eta kanpamentu-bidaia ugari egin zituen bere aita eta anaiekin. Bitarte horretan piztu zitzaion fosilekiko interesa eta familiaren laguntzarekin batera geologo bihurtzeko lehen urratsak ematen hasi zen.
Ontarioko ekialdeko Paleozoiko formen ezagutzan izen handia lortu zuen. Leku horren estruktura, estratigrafia eta antolaketa inork baino gehiago ezagutzen zituen: fosilak deskribatu zituen hainbat horri eta monografikoetan, gehienbat Ordovicia arokoak. Honela, irakurketen bidez, txangoen bidez, argitalpen desberdinen bidez eta museoetako eskaintzen laguntzarekin, geologia zabaldu eta jende ororentzat erakargarri bihurtu zuen.
Zientzilaria
Familia
Bere familiak probintzia horretako gehiengoak bezela Erresuma Batuko jatorria zuen. Erlijio kristau anglikanoa jarraitzen zuten, eta Erresuma Batuaren barnean zegoen Inperio Britanikoaren elitearen partaide ziren. Bere familian jakintza zientifikoak eta ikasketak garrantzi handia zuten; ondorioz, Alice txikitatik bultzatu zuten ezagutza zientifikoa eskuratzeko ibilbidea ekitera.
Hezkuntza
1901ean hizkuntza modernoak ikasten hasi zen Cobourgoko Victoria Unibertsitatean, baina bere osasun eskasagatik bere ikasketak bertan behera utzi zituen. Handik denbora batera, Torontoko Unibertsitateko Museoko Mineralogia Dibisioak kontratatu zuen. Horrela, Geologian hasi zuen bere karrera. Bertan fosilak antolatu, katalogatu eta deskribatu egiten zituen. Lan hau Otawako Victoria Memorial Museoarentzako egiten zuten, (gaur egun Naturaren Museoa da) eta bere urteko soldata 800 dolarrekoa zen. Urte batzuen buruan, lizentziatura burutu eta museoko teknikari lanpostu iraunkor baterako kontratatu zuten Kanadako Geologia Zerbitzuan (GSC) 1909an. 1919an, berriz, Wilson Paleontologiako Laguntzailea bihurtu zen eta esker ona adierazteko Canadian Federation of University Women (CFUW) graduondoko ikasketekin saritu zuen. Bere lana eta ikasketak batzuetan bateragarriak ez ziren eta askotan ezinezkoa suertatzen zitzaion klasera joatea. Honela, CFUW-k lana eta ikasketak bateragarri izateko lagundu zion. Beste 10 urte igaro zirenean lortu zuen Wilsonek Chicagoko Unibertsitatean doktoretza titulua. 1929an izan zen eta 48 urte zituen.
Ikerkuntza
Txikitatik zuen Alicek fosilenganako interesa eta urteen poderioz, haunditzen joan zen. Honela, Wilson izan zen Otawa-Behe Saint Lawrenceeko fosil eta harri asko ikertu zituena. Ikerkuntzari eskaini zion denborari esker milaka kilometro karratu baino gehiago ikertzera iritsi zen bizikletaz zein kotxez. Modu honetara emakume geologo honek Otawako Behe ST. Lawranceko ibai arroko fosil eta sedimente buruzko informazio ugari batu zuen.
Lanbidea
Bere lana izateaz gainera bere maitasun eta interesa fosilak aurkitzera bideratu zituen. Hasieran hizkuntza modernoak ikasten hasi bazen ere, gaisoaldia pasa eta osasuna berreskuratu zuenean Torontoko Museoaren Mineralogiaren Sailean lan egin zuen. Honela hasi zen geologiaren arloko lan munduan eta bera izan zen Kanadako lehenengo emakume geologoa. Paleontologa ospetsua bihurtu zen eta ofizialki 1946. urtean jubilatu zen, 65 urte zituela. Nahiz eta lana ofizialki utzi, GSCko bere bulegoa mantendu zuen eta egunero joaten zen bertara, ikerketen berri jakitera. 1963an, 82 urte zituenean, bere bulegora joateari utzi zion eta hilabete batzuk beranduago hil zen, 1964ko apirilaren 15ean.
Lanbide-trebetasunak:
- Ilusio izugarria zuen egiten zuen lanean.
- Nahiz eta bere osasuna eta gorputza ez ziren oso indartsuak, inoiz ez zuen ezer bertan bera utzi. Bizikletaz ikertu zituen Ottawa osotik zehar harriak. 16000 kilometro karratu baino gehiago ikertu zituen.
- Ikasle bikaina zen.
- Lanari eskaintzen zion bere denbora gehiena.
- Idazmen gaitasun onak zituen. Carlentoneko Unibertsitateak berak idatzitako liburuak erabiltzen zituen urtero.
Sariak eta esker onak
- 1913. Lizentziatura lortzeagatik: Canadian Federation of University Women (CFUW) graduondoko ikasketekin saritu zuen.
- 1929 Geologian doktoretza titulua.
- 1937 Royal Society of Canadako kidea bihurtzen da. Lehenengo emakume kidea.
- 1960 Carlenton Unibertsitateak Doktore Honoris Causa saria eman zioten.
- Geological Survey of Canadak bere egongela nagusiari “Alice Wilson Hall” izena jarri Zion.
- Torontoko etxe multzo batek bere omenez bere izena darama.
Erreferentziak
- Immigration to Canada.
- First female geologist in Canada and first woman to become a member of the Royal Society of Canada. Library and Archives Canada (en inglés).
Bibliografia
- Alice Evelyn Wilson. The Canadian Encyclopedia
- Alice Wilson Woods. Wikimapia
- Alice Evelyn Wilson is the first female geologist in Canada. Immigration to Canada (ingelesez).
- First female geologist in Canada and first woman to become a member of the Royal Society of Canada. Library and Archives Canada (Inglesez)