Alice Prin

Alice Ernestine Prin (Chatillon-sur-Seine, Borgoina, Frantzia, 1901eko urriaren 2a - Sanary-sur-Mer 1953ko martxoaren 23a) frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria izan zen. Normalki Kiki izena erabiltzen zuen baina batzuetan Reine de la Montparnasse eta Montparnasseko Kiki moduan ere ezaguna zen. 1920ko hamarkadan Parisko kulturaren askatasunean lagundu zuen. 1996n Billy Kluver eta Julie Martinek eginiko biografia batean "mende hasierako emakume independenteetan lehenengoetarikoa izan zela" esaten dute.

Alice Prin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Ernestine Prin
JaiotzaChâtillon-sur-Seine, 1901eko urriaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia, 1953ko martxoaren 23a (51 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien de Thiais (en) Itzuli
Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, margolaria, modeloa, abeslaria, dantzaria eta modeloa
Lantokia(k)Paris
Musika instrumentuaahotsa
bateria

IMDB: nm0452816 Allocine: 5841 Allmovie: p375322
Musicbrainz: f784dc1d-6be3-4538-9b16-5134fb6d872c Find a Grave: 8954868 Edit the value on Wikidata

Egindako lanak

Kiki Montparnassen artista eta modelo ezaguna bilakatu zen, Chaim Soutine, Tsuguharu Foujita, Francis Picabia, Jean Cocteau, Alexander Calder, Per Krohg, Hermine David, Pablo Gargallo, Mayo, eta Toño Salazarrentzat lan egin zuen. Moise Kislingek bere erretratu oso famatua egin zuen.

Man Ray, bere bikotea izan zen 1920ko hamarkadan zehar ehundaka erretratu egin zizkion. Bere filma batzuetan ere agertzen da.

1929an Ernest Hemingway eta Tsuguharu Foujitak bere autobiografiaren hitzaurrea idatzio zioten, baina liburua debekatua izan zen zuen edukia dela eta.

Filmografia

  • 1923 : L'Inhumaine
  • 1923 : Le Retour à la raison
  • 1923 : Ballet mécanique
  • 1923 : Entr'acte
  • 1923 : La Galerie des monstres
  • 1926 : Emak Bakia
  • 1928 : L'Étoile de mer
  • 1928 : Paris express / Souvenirs de Paris
  • 1930 : Le Capitaine jaune
  • 1933 : Cette vieille canaille

Bibliografia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alice Prin Aldatu lotura Wikidatan
  • "Kiki de Montparnasse". Catel Muller eta Jose-Louis Bocquet. 2007.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.