Alice Herz
Alice Herz (1882ko maiatzaren 25a, Hanburgo ; † 1965eko martxoaren 17a, Detroit) alemaniar bakezale eta kazetaria izan zen. Bonzo erara bere burua errez hil zen, Vietnamgo gerragatik protestan.
Alice Herz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1882ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania Alemaniar Inperioa Weimarko Errepublika |
Heriotza | Detroit, 1965eko martxoaren 26a (82 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Heriotza modua | suizidioa: autoimmolazioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana esperantoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntza irakaslea eta bakearen aldeko aktibista |
Enplegatzailea(k) | Wayne State University (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Adiskideen Erlijiozko Elkartea judaismoa Protestantismoa unitarismoa |
Bizitza
Alice Herz familia juduan jaio zen. Lehen Mundu Gerra bere bi seme-alabekin Mecklenburgen igaro zuen, eta gero Berlinera joan zen bizitzera. Bakezale konprometitua eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako kidea izan zen.
1933ko otsailaren Reichstageko sutearen ondoren, Suitzara emigratu zuen bere alaba Helgarekin (senarra eta bere seme itsua jada hilak ziren). Geroago Grenoblera joan ziren biak, eta bertan egon ziren 1940ko maiatzera arte. Frantzian egon zenean Suitzan astekari erlijioso-sozialean lan egin zuen. 1940eko udaberrian Frantziak nazien aurrean kapitulatu ondoren, atxilotu zuten eta Gurseko kontzentrazio esparrura bidali zituzten bera eta alaba hiru astez. Askatu ostean, apaiz katoliko batekin asiloa eman zieten Pirinioetako herri batean, baina handik irtetea lortu zurten, eta 1942ko abuztuan AEBetara heldu ziren Kubatik.
AEBetan Detroiten finkatu ziren. Herz kuakeroekin bat egin zuen bere ekintzailetza bakezalean AEBetan. 82 urte zituela, bonzo erara buruaz beste egin zuen Detroiteko bidegurutze batean Vietnamgo gerraren aurka protesta egiteko. Egun batzuen buruan hil zen zaurien ondorioz. [1] [2]
Hil ondoren
Shingo Shibata filosofo japoniarrak Alice Herz Bakerako Fundazioa fundatu zuen hil eta gutxira. Alice Herzen idatziak eta beraren gaineko testuak bilduz antologia bat ere prestatu zuen Shibatak.
2003ko urtarrilaren, Nazionalsozialismoaren biktimen oroimen egunaren harira, Herz bizi izan zen Berlin-Mahlsdorf auzoko plaza bati bere izena jarri zioten .
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Alice Hwerz» artikulutik itzulia izan da, 2023-03-08 data duen 1057843531 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-03-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Shingo Shibata: Alice Herz als Denkerin und Friedenskämpferin : Dialog und gemeinsames Handeln von Christen und Sozialisten. Grüner, Amsterdam 1977, ISBN 90-6032-028-X.
- Erwähnung im Text anlässlich der Ehrung ihrer Tochter Helga Herz.
Bibliografia
Shingo Shibata: Phoenix: Letters and Documents of Alice Herz. Bruce Publishing, New York 1969.