Alice Cherki

Alice Cherki (Aljer, Aljeria, 1936) psikiatra, psikoanalista eta idazle aljeriarra da. Frantz Fanon Antilletako psikiatra eta iraultzaileari buruzko lan bat idatzi zuen. Cherki Fanonekin ikasi zuen, eta biek partekatu zuten Aljeriaren independentziaren aldeko konpromisoa, garai hartan frantsesen menpe baitzegoen.[1]

Alice Cherki

Bizitza
JaiotzaAljer, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpsikoanalista eta psikiatra
Jasotako sariak
InfluentziakFrantz Fanon

Musicbrainz: 5ea791f3-a172-4150-a103-c48953d8c971 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alice Cherki 1936. urtean jaio zen familia judu-aljeriar batean. Aita zereal-merkataria zen.[1][2] Bigarren Mundu Gerran judua izateagatik frantses eskolara joan ezin izanak markatu zuen bere esnatze politikoaren hasiera, medikuntza-ikasketetan Aljeriaren independentziarekiko konpromisoa hartzera eraman zuena.[3] Aljeriako gerra betean, AJASSek (Gizarte Ekintzarako Aljeriar Gazteriaren Elkartea) antolatutako Frantz Fanonen hitzaldi baten ondoren, bat egin zuen psikiatra antillarraren taldearekin. Fanon, orduan, Blida-Joinvilleko ospitale psikiatrikoko dibisio bateko burua zen, eta han Aljeriaren independentziaren aldeko konpromisoa partekatu zuten biek.[1][2][4] 20 urterekin Charles Géronimirekin, Fanonen bazkide eta lagunarekin, ezkondu zen, eta geroago dibortziatu egin zen.[5] 1957an, Senako ospitale psikiatrikoetara sartzeko azterketak prestatu zituen, baina 1958an Tunisiara ihes egin behar izan zuen.[6] Praktikak egin zituen Manoubako klinikan, Tunisian, eta, ondoren, GPRAren (Aljeriako Errepublikako Behin-behineko Gobernua) beka bat lortu zuen Ekialdeko Alemanian, Leipzig-en, ikasketak amaitzeko.[6] 1962an, independentziaren bezperan, Aljeriara itzuli zen.

1964an, Parisen jarri zen bizitzen psikiatra-prestakuntza amaitzeko eta psikoanalisi-ikasketak hasteko.[6] Bere lanbide-ibilbidean hainbat artikulu eta liburu argitaratu edo zuzendu zituen. Jorratu zituen arloen artean aipa daitezke, besteak beste, alteritatea, immigrazioa eta traumen transmisioa.[7] 2007an, Œdipe saria jaso zuen La Frontière invisible, violences de l’immigration (Elema edizioak) liburuagatik. Lan horretan, bere praktika psikoanalitikoa eta bere esperientzia politikoa lotu zituen.[8] 2016. urtean, Alice Cherkik Mémoires Anachroniques, Lettre à moi-même et à quelques autres argitaratu zuen[9]; baina bere lanik garrantzizkoena 2000. urtean Frantz Fanoni[10] buruz idatzi zuen biografia-testigantza da, hainbat hizkuntzatan argitaratu eta berrargitaratua izan dena. Biografiak Karibeko psikiatraren ibilbide paregabearen garrantzia azpimarratzen du, agerian utzi baitzituen kolonizazioak kolonoan eta kolonizatuan eragindako ondorio psikologikoak.[3][8]

Lanak

  • Mémoires Anachroniques, Lettre à moi-même et à quelques autres, éd. de l'Aube, 2016
  • Frantz Fanon : portrait, Seuil, 2000, 2011n berrargitaratua
  • La frontière invisible : violences de l'immigration, éd. des Crépuscules, 2007, 2009an berrargitaratua.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Alice Cherki» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-21 data duen 203542382 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Brower, Benjamin Claude. (2008-08-31). «Frantz Fanon: A Portrait (review)» Journal of Colonialism and Colonial History 9 (2)  doi:10.1353/cch.0.0003. ISSN 1532-5768..
  2. Gaele Sobott (2015-16). la dignité est essentielle. entretien avec Alice Cherki..
  3. Alice Cherki: l'éveil politique. A voix nue, France Culture 3 mars 2019..
  4. Alice Cherki: Fanon et Utopie. A voix nue, France Culture 4 mars 2019..
  5. Guy, Martin, (2004). Revisiting Fanon's Life, Times, and Thought. African Studies Review, vol 47 (3)..
  6. Alice Cherki: la lutte pour l'indépendance et l'inquiétude. A voix nue, France Culture 5 mars 2019..
  7. Karima Lazali, (2007). Alice Cherki : « La frontière invisible » Violences de l'immigration. Cairn-info, Figures de la psychanalyse 2007/2 (n° 16), pp.307-309..
  8. Alice Cherki, Claire Mestre, Malika Mansouri (2011). Introduire l'histoire dans la psychanalyse. Cairn-info, Dans L'Autre 2011/3 (Volume 12), pp. 256-265..
  9. Claude Guy (2018). Lectures. Cairn-info, Le Coq-héron 2018/3 (N° 234), pages 152 à 166..
  10. Bernard Doray (2001). De notre histoire, de notre temps : à propos de Frantz Fanon, portrait d'Alice Cherki. Cairn-info, Sud/Nord 2001/1 (n° 14), pp. 145-166..

Bibliografia

Filmografia

  • Résistantes, Fátima Sissani-ren dokumentala, Frantzia-Suitza, 2019, 1 h 16 min (ikus BeF-en katalogo orokorreko bibliografia-oharra). 2017an Tes cheveux démêlés cachent une guerre de sept ans izenburuarekin sortua, Eveline Lavalette Safir, Zoulikha Bekaddour eta Alice Cherkiren testigantzak jasotzen ditu.

Irrati-saioa

  • (Frantsesez) Navaro, Ilana. (2019). «Alice Cherki» A voix nue (France Culture).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.