Alice Archenhold

Alice Archenhold (Wiesbaden, Alemaniar Inperioa,1874ko abuztuaren 27a 1943ko otsailaren 9a) jaiotzez Markus, astronomo alemaniarra izan zen.

Alice Archenhold
Bizitza
JaiotzaWiesbaden, 1874ko abuztuaren 27a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaTheresienstadt concentration camp (en) Itzuli, Terezín eta Terezingo ghettoa, 1943ko otsailaren 9a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Friedrich Simon Archenhold  (1897ko uztaila -  ezezaguna)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa

Biografia

Alice Markus Friedrich Simon Archenholdekin, hau ere astronomoa, ezkondu zen 1897ko uztailean eta Berlinen bizi izan ziren. 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin.[1] Bere semeak, Günter, astronomo bihurtu zena, eta Horst, biek Ingalaterrara ihes egin zuten, baina Alice atxilotu eta deportatu zuten (bere alaba Hilderekin batera) Theresienstadteko kontzentrazio-esparrura, Txekoslovakian, eta bertan hil zen 1943ko otsailaren 9an.[2] Bere senarraren hilobian gogoratzen da Berlingo Zentralfriedhof Friedrichsfelde-n.[3]

2010ean, Treptow-Köpenickeko kale bati Alice Archenhold Weg izena eman zioten.[4][5]

Alice Archenhold Weg kalea

Erreferentziak

  1. «Einstein und Archenhold». www.einstein-website.de..
  2. «Alice Archenhold | Database of victims | Holocaust» www.holocaust.cz (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  3. (Ingelesez) Trimble, Virginia; Williams, Thomas; Bracher, Katherine; Jarrell, Richard; Marché, Jordan D.; Ragep, F. Jamil. (2007-09-18). Biographical Encyclopedia of Astronomers. Springer Science & Business Media ISBN 978-0-387-30400-7. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  4. «Die Bezirksbürgermeisterin von Berlin Treptow-Köpenick 2010 - Berlin.de» web.archive.org 2010-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  5. (Alemanez) Jarausch, Konrad; Middell, Matthias; Vogt, Annette. (2013-01-09). Geschichte der Universität Unter den Linden 1810-2010: Sozialistisches Experiment und Erneuerung in der Demokratie - die Humboldt-Universität zu Berlin 1945-2010. Walter de Gruyter ISBN 978-3-05-006313-3. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.