Aliaksandr Lukaxenka
Aliaksandr Ryhoravitx Lukaxenka[1] (bielorrusieraz: Алякса́ндр Рыго́равіч Лукашэ́нка; errusieraz: Александр Григо́рьевич Лукаше́нко Aleksandr Grigorievitx Lukaxenko, 1954ko abuztuaren 30a) Bielorrusiako presidentea da 1994ko uztailaren 20tik. Politikari ibilbideari ekin aurretik, Estatuaren jabetzako baserri baten zuzendaria izan zen eta armadan ere ibili zen. Politikan hasi zenean, ustelkeriaren aurkako gudari baten gisa ikusia zen eta Bielorrusia Sobiet Batasunetik bereiztearen aurka bozkatu zuen diputatu bakarra izan zen.
Aliaksandr Lukaxenka | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko uztailaren 20a -
1990 - 1991ko irailaren 18a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kopyś (en) , 1954ko abuztuaren 30a (69 urte) | ||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1954 - 1991) Bielorrusia (1991ko abenduaren 21a - | ||||||
Bizilekua | Independence Palace, Minsk (en) | ||||||
Lehen hizkuntza | bielorrusiera | ||||||
Familia | |||||||
Ama | Katsiaryna Lukashenka | ||||||
Ezkontidea(k) | Galina Lukashenko (1975 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Mohylewski Państwowy Instytut Pedagogiczny 1975) Belarusian State Agricultural Academy (en) 1985) Alexandrya Secondary School (en) | ||||||
Hizkuntzak | errusiera bielorrusiera Trasianka (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, zuzendaria eta komisario politikoa | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||
Lantokia(k) | Minsk | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Soviet Border Troops (en) Belarusian Armed Forces (en) | ||||||
Gradua | teniente koronel | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Errusia-Ukraina gerra (2022) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista hautagai independente | ||||||
president.gov.by | |||||||
Bielorrusia "Europako azken diktadura" izendatu dute hainbat kazetarik, Lukaxenkak berak autoritariotzat izendatzen duen gobernu estiloa baliatuz[2][3]. Lukaxenka eta haren gobernuko beste hainbat agintarik Europar Batasunaren eta Estatu Batuen zigorrak jasan dituzte 2006ean eta geroztik egindako giza eskubideen urraketak direla eta [4][5]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Belarus: inside Europe's last dictatorship The Guardian 2012ko urriaren 7a.
- Belarus's Lukashenko: "Better a dictator than gay" Reuters 2012ko martxoaren 4a.
- 2012/642/CFSP Batzordearen erabakia Bielorrusiari neurri murrizleak ezartzearen inguruan. 2012ko urria. Europa Batasuneko Egunkari Ofiziala. Europar Kontseilua.
- Belarus Sanctions Ogasun Departamentua. 2012ko abenduaren 5a. Estatu Batuetako gobernua.