Ali ibn Abi Talib
Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: علي بن أﺑﻲ طالب, ʕaliː ibn ʔæbiː t̪ˤɑːlib; 598ko urriaren 23a – 661eko urtarrilaren 28a[1]), Ali[2] izenaz soilik ezaguna, Mahoma islamdar profetaren lehengusu eta suhia izan zen, 665 eta 661 artean kalifa izan zena. Sunitek laugarren kalifa Rashidun, baita azkena ere, zela diote, xiitek berriz bera lehendabiziko "Imam" zela eta bere ondorengoak Mahomaren ondorengo zuzenak direla diote. Eztabaida honek Ummah edo musulmanen komunitatea xiitar eta sunitar adarren artean banatu zuen[3].
Ali ibn Abi Talib | |||||
---|---|---|---|---|---|
656 (egutegi gregorianoa) - 661eko urtarrilaren 27a ← Uthman ibn Affan - Hasan ibn Ali →
632 - 661 - Hasan ibn Ali → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Meka, 600 | ||||
Herrialdea | Rasidar kalifaldia | ||||
Lehen hizkuntza | Arabiera klasikoa | ||||
Heriotza | Kufa, 661eko urtarrilaren 29a (60/61 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Imam Ali Mosque (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: magnizidioa | ||||
Hiltzailea | Abd-al-Rahman ibn Muljam (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Abu Talib ibn ‘Abd al-Muttalib | ||||
Ama | Fatimah bint Asad | ||||
Ezkontidea(k) | Fatima az-Zahra Khawla al-Hanafiyya (en) Q87345984 Q94573739 Asma bint Umays (en) Umm ul-Banin (en) Umamah bint Zainab (en) Q61358382 | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Banu Hashim (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Arabiera klasikoa arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | estatu-politikaria, Kadia, Alfakia, muhaddith (en) , mufassir (en) , epailea, poeta eta kalifa | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Badreko gudua Battle of Uhud (en) Invasion of Banu Nadir (en) Invasion of Badr (en) Invasion of Banu Mustaliq (en) Battle of the Trench (en) Invasion of Banu Qurayza (en) Battle of Khaybar (en) Expedition of Ali ibn Abi Talib (en) Expedition of Ali ibn Abi Talib (en) Expedition of Fidak (en) Expedition of Ali ibn Abi Talib (en) Battle of the Camel (en) Battle of Siffin (en) Battle of Nahrawan (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Bizitza
Iturri askoren arabera, batez ere xiitar iturrien arabera, Ali Mekako Kaaba santutegian jaiotako pertsona bakarra da[3]. Aita Abu Talib ibn Abd al-Muttalib eta ama Fatima bint Asad zituen arren[3], Mahomaren etxean hezia izan zen gosealdiaren ondorioz (Abu Talibek Mahoma umezurtza zenean bere etxean hartu zuen).
Mahomak goi-agerkundea izan zuenean, Ali bere mezua onartzeko lehendabiziko "gizona" (10 urte zituen) izan zen eta handik aurrera Islama zabaltzeari ekin zion[1][4]
Ali Medinara migratu zen, Mahomak egin eta berehala. Bertan zeudela, Mahomak Aliri Jaungoikoak Fatima bere alaba Aliri ezkon zitezen emateko agindu ziola esan zion[3]. Profetaren suhi bilakatuta islam hedatzeko lagundu zuen.
Uthman ibn Affan hirugarren kalifa hil zenean, Sahabak (Mahomaren kideek) laugarren kalifa hautatu zuten. Hala ere, guda zibila sortu eta 661ean, Kufako meskitan otoitz egiten zegoela erail zuten.
Erreferentziak
- Encyclopædia Iranica. Ali ibn Abitalib. .
- Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
- Nasr, Seyyed Hossein. Ali. in: Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica, Inc..
- Steigerwald, Diana. Ali ibn Abi Talib. in: Encyclopaedia of Islam and the Muslim world. 1 MacMillan ISBN 0028656040..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali ibn Abi Talib |