Ali G Indahouse
Ali G Indahouse (euskaraz Ali G Etxen[1]) 2002ko Mark Mylod ingeles zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Sacha Baron Cohen umoristak sortu eta Erresuma Batuan arrakasta itzela izan zuen Ali G fikziozko pertsonaiaren Da Ali G Show ikuskizunean oinarritua dago. Bertan, Sacha Baron Cohen, Michael Gambon, Charles Dance, Kellie Bright eta Martin Freeman aktoreek antzeztu zuten.
Ali G Indahouse | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Ali G Indahouse |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, hood film (en) eta parodiazko filma |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Da Ali G Show (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mark Mylod (en) |
Gidoigilea(k) | Sacha Baron Cohen Dan Mazer |
Antzezlea(k) | |
Sacha Baron Cohen (Ali G) Martin Freeman Michael Gambon Charles Dance Rhona Mitra Eileen Essel Jack Thompson (en) Manny Pérez (en) Naomi Campbell Kellie Bright (en) Emilio Rivera Colin Stinton Graham McTavish (en) George Lopez Daniela Lavender Judi Shekoni (en) Matt Wilkinson | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sacha Baron Cohen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Adam F (en) |
Argazki-zuzendaria | Ashley Rowe (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
aligindahousedvd.com | |
Filma honi Sacha Baron Cohenek antzeztutako beste umorezko bi filmak jarraitu zioten: Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan (2006) eta Brüno (2009).
Erresuma Batuko hirietako auzunetan nahiko ohikoa den etorkinen semeen estereotipo edo hiri tribu jakin baten karikatura egin zen. Bitxikeri gisa, Ali G 1988ko Renault Superbost GT Turbo auto tuneatuaren jabea da.
Argumentua
2000ko hamarkadaren hasiera, Erresuma Batua. West Staines hiriko John Nike Aisialdi Zentroa arazo ekonomikoen ondorioz diru faltan dago. A Ali Gri (Sacha Baron Cohen) ordurarte zuzentzen egon den boy scouten elkarte altenatiboa kezkatzen du, aisialdi zentro horren barnean baitago. Zentroa nola edo hala salbatuko duela erabaki eta jendearen harreta bereganatzeko asmoz bere burua Stainesko geltokira kateatuko du. Honela hedabideetan agertu eta Erresuma Batuko lehen ministroaren (Michael Gambon) harreta ere bereganatzea lortuko du, politikari handigura honek Stainesko hauteskundeak irabazteko asmoz gazte intelektual baten irudiak lagunduko duela uste baitu, gazte manipulagarri eta tentel hori Ali G dela iruditua dago. Politikariak Alik zentrua salbatzeko modurik onena Gobernurako hauteskundeak irabazten laguntzea dela sinistaraziko dio, eta honela... Ali Gek hitza hartuko dio... eta ekintzetara igaroko da.
Aktoreak
- Sacha Baron Cohen: Ali G eta Borat Sagdiyev (Kazakhstango diplomatikoa)
- Michael Gambon: Erresuma Batuko lehen ministroa
- Charles Dance: David Carlton
- Kellie Bright: Julie (Ali Gren neskalaguna)
- Martin Freeman: Ricky C
- Rhona Mitra: Kate Hedges
- Barbara New: Nan
- Ray Panthaki: Hassan B
- Emilio Rivera: Ricky
- Olegar Fedoro: Errusiar ministroa
- Tony Way: Dave
Erreferentziak
- Ingelerazko izenburuan duen kale hizkera mantentzen saiatuz