Ali Bongo Ondimba
Ali Bongo Ondimba, jaiotza-izena Alain Bernard Bongo (Brazzaville, 1959ko otsailaren 9a), batzuetan Ali Bongo deitua, Gabongo politikaria da, herrialdeko presidentea 2009ko urritik 2023ko abuztura.
Ali Bongo Ondimba | |||||
---|---|---|---|---|---|
2009ko urriaren 16a - 2023ko abuztuaren 30a ← Rose Francine Rogombé - Brice Oligui Nguema (en) →
1989 - 1991 ← Martin Bongo - Pascaline Bongo Ondimba (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Brazzaville, 1959ko otsailaren 9a (65 urte) | ||||
Herrialdea | Gabon | ||||
Familia | |||||
Aita | Omar Bongo | ||||
Ama | Patience Dabany | ||||
Ezkontidea(k) | Sylvia Bongo Ondimba (en) (1989 - Inge Lynn Collins Bongo (en) (1994 - 2015) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne | ||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta abokatua | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Gabonese Democratic Party (en) | ||||
presidentalibongo.com | |||||
Bizitza
1967tik 2009ra arte Gabongo presidente izandako Omar Bongoren semea da. 1989tik 1991ra Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Bongoville ordezkatu zuen Batzar Nazionalean diputatu gisa 1991tik aurrera, eta Defentsa ministroa izan zen 1999tik 2009ra. Aita hil ondoren, presidente kargua hartu zuen behin-behinean, eta hauteskundeetara deitu zuen ondoren. Bera izan zen garaile, nahiz eta oposizioaren hautagaiek iruzurra salatu. 2016an berriz egin zituzten bozak, eta emaitza estuekin irabazi zuen. Europar Batasunak ere kritikatu egin zuen prozesu haren zilegitasuna.[1]
2021eko urrian, Ali Bongo "Pandora paperetan" aipatzen da, offshore konpainiek paradisu fiskaletan duten erabilerari buruzko dokumentu horiek, Ali Bongo orain deseginda zeuden bi enpresen onuraduna izango zen.
Bongo familiaren agintepean, herrialdea ustelkeria eta nepotismo salaketek asaldatu egin zuten,[2] eta hainbat hauteskunde iruzurra edo irregulartasunak izan ziren.[3]
2023ko abuztuaren 26ko hauteskundeak une erabakigarriak izan ziren Gabongopolitikan. Jarduneko presidentea, Ali Bongo Ondimba, berriz hautatu nahi zuena, irabazle izendatu zuten abuztuaren 29an egindako iragarpen ofizialaren arabera.[4] Hala eta guztiz ere, berehala agertu ziren hauteskunde-iruzurra eta irregulartasunak oposizioko alderdien eta begirale independenteen aldetik, eta zalantza handia sortu zen hauteskundeetako emaitzen zilegitasunari buruz.[5] Albert Ondo Ossak, hauteskundeetan bigarren geratu zenak, hauteskundeetan irregulartasunak izan zirela salatu zuen.[6] 2023ko abuztuaren 30ean militar talde batek estatu kolpea eman eta Brice Oligui Nguema Guardia Errepublikanoko burua izendatu zuen herrialdeko lider.[7]
Erreferentziak
- Estatu kolpea ematen saiatu da militar talde bat Gabonen. Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).
- (Ingelesez) «The corrupt nepotist who ruled Gabon for 40 years» The Independent 2009-06-08.
- (Ingelesez) Yates, Douglas. (2019-06-15). «The Dynastic Republic of Gabon» Cahiers d'études africaines (234): 483–513. doi: . ISSN 0008-0055..
- (Frantsesez) «Au Gabon, Ali Bongo réélu président avec 64,27 % des voix» France 24 2023-08-30.
- (Gaztelaniaz) «La coalición opositora habla de tendencias de voto "muy favorables" y pide "un traspaso pacífico de poder" en Gabón» Europa Press 2023-08-29.
- (Ingelesez) «Gabon's Ali Bongo re-elected president in disputed election» France 24 2023-08-30.
- Iztueta Olano, Maddi. (2023-08-30). «Militar talde batek estatu kolpea eman du Gabonen» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.