Algonkin hizkuntzak
Algonkin hizkuntzak Ipar Amerikako amerindiarren hizkuntza familia bat dira, hizkuntza algikoen azpitaldeetako bat; Ipar Amerikako ekialdeko kostatik Kanadako Albertara eta Mexikoko Coahuilara hedatzen dira.
Algonkin hizkuntzak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indigenous language (en) ![]() Ameriketako jatorrizko hizkuntzak Algic (en) ![]() | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | alg |
Glottolog | algo1256 |
Linguist List | algo |
IETF | alg |
Ehun herri baino gehiago biltzen ditu eta guztira badira ama hizkuntzaren 40 aldaera. Estatu Batuetako eta Kanadako geografi izen gehienak hizkuntza horietatik datoz.[1]
Familiaren banaketa
Hiru hizkuntza taldetan banatzen da, baina talde bakoitzak hainbat hizkuntza barne hartzen ditu.[2][3] Jada hiztunik ez dutenak izartxo batekin markatuta daude.
- Ordokietako algonkin hizkuntzak
1) Siksika
Arapaho hizkuntzak
- 2) Arapahoera
- 3) Atsina (Gros Ventre)*
- 4) Nawathinehena*
5) Txeienera
- Erdialdeko algonkin hizkuntzak
6) Cree hizkuntza (Cree-Innu-Naskapi)
6.a) Atikamekwera (hizkuntza zein dialektotzat jotzen da)
7) Menominiera (Menominee)
Ojibwa-Potawatomi hizkuntzak
- 8) Ojibwa
- 9) Potawatomiera
10) Meskwakiera (Sauk-Fox-Kickapoo)
11) Shawnee hizkuntza
12) Miami-Illinois hizkuntza*
- Ekialdeko algonkin hizkuntzak
13) Mikmakera
Abenaki hizkuntzak
- 14) Mendebaldeko abenakiera
- 15) Ekialdeko abenakiera*
16) Maliseet-Passamaquoddy
17) Massachusettera
17.a) Wampanoag (dialektoa)
18) Narragansettera*
19) Mohegan-Pequot*
19.a) Shinnecock (dialektoa)*
20) Quiripi (Quiripi-Naugatuck-Unquachog)*
21) Mohikanera*
Lenape hizkuntzak
- 22) Munsee
- 23) Unami*
24) Nanticokera*
25) Piscatawayera*
26) Pamlico hizkuntza (Carolina algonkin hizkuntza)*
27) Powhatanera*
28) Etchemin hizkuntza*
Loup hizkuntza
- 29) Loup A (agian nipmuc hizkuntza)*
- 30) Loup B*
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- (Ingelesez) Goddard, Ives. (1996). Native languages and language families of North America. Smithsonian Institute.
- (Ingelesez) Mithun, Marianne. (1999). The Languages of Native North America. Cambridge University Press.