Algernon Charles Swinburne

Algernon Charles Swinburne (Londres, Ingalaterra, 1837ko apirilaren 5a - Putney, Londres, Ingalaterra, 1909ko apirilaren 10a) ingeles poeta eta kritikaria izan zen.

Algernon Charles Swinburne

Bizitza
JaiotzaLondres, 1837ko apirilaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaPutney (en) Itzuli eta Londres, 1909ko apirilaren 10a (72 urte)
Hobiratze lekuaSt. Boniface Church, Bonchurch (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Gripea
Familia
AitaCharles Henry Swinburne
AmaJane Ashburnham
Hezkuntza
HeziketaEton College
Balliol College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm0842671 Musicbrainz: ae518b9f-c4e6-4b9a-886f-0fcbf1fa0c08 Discogs: 669148 IMSLP: Category:Swinburne,_Algernon_Charles Find a Grave: 6303 Edit the value on Wikidata
Algernon Charles Swinburne

Biografia

Etonen eta Oxfordeko Balliol Collegen egin zituen ikasketak. Italian zehar ibili ondoren, D.G. Rossetti, G. Meredith eta W.S. Landor ezagutu zituen Londresen, ingeles dekadentismoaren bultzatzaile nagusiak, eta haien lagun egin zen. Ch. Baudelaireren miresle izan zen, eta haren bideari jarraituz, arauen eta gizartearen kontra jarri zen, eta artea arteagatik defenditzeari ekin zion. Garai hartako lanek kritika zorrotzak ekarri zizkioten, baina eragin handia izan zuten belaunaldi gazteengan. 1867. urtean Swinburnek Mazzini ezagutu zuen, eta Italiaren askatasunaren alde idatzi zuen. Ondoren, politika gai zuten beste lan batzuk ere idatzi zituen. Lan haiekin poeta madarikatuaren ospea bereganatu zuen. 1879. urte inguruan, alkoholismoan guztiz murgilduta zegoela, Theodore Watts-Dunton lagunak Putneyn zuen etxera eraman zuen. Han bizi izan zen hogeita hamar urtez, Watts-Duntonen zaintzapean, eta hari esker idatzi zituen Swinburnek lan nagusiak.

Aipagarriak dira bere poesia-lanak: Atalanta in Calydon (1865, "Atalanta Calydonen"); Poems and Ballads (1866, 1878, 1889, "Poemak eta baladak"); Songs of the Springtides (1880, "Marearen kantuak"); Tristam of Lyonesse (1882, "Lyonesseko Tristan"); antzerki-lanak: Chastelard (1865); Bothwell (1874); Mary Stuart (1881); idatzi kritikoak: Essays and Studies (1875, "Saiakerak eta azterketak"); Shakespeare (1880); Victor Hugo (1886) eta Ben Jonson (1889) monografiak; politika-lanak: Ode to Mazzini (1856-1857, Mazziniri oda); A Song of Italy (1867, "Italiako kantua"); Songs Before Sunrise (1871, "Ilunabar aurreko kantuak").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Algernon Charles Swinburne Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.