Algerera

Algerera (alguerès) Sardiniako Alguer (edo Alghero) hirian mintzatzen den katalanaren aldaera da. Algerera gutxiengo baten hizkuntza gisa onartzen du Italiako errepublikak eta Sardiniako Erkidego Autonomoak (sardinierarekin batera).

Katalanaren dialektoak
Sardiniako hizkuntza eta dialektoak. Marroi ilunez, algerera

Egun, algerera katalanaren ekialdeko dialektoen multzoko aldaera da, italieraren, sardinieraren eta gaztelaniaren eragin handia badu ere. Era berean, katalanaren arkaismoak mantzentzen ditu, katalanez mintzatzen diren gainontzeko lurraldeekiko isolaturik egotearen ondorioz.

Erabilera

1990eko hamarkadan Alguerreko biztanleriaren % 30 mintzatzen zen algereraz eta % 65k ulertzen zuen. Biztanleen erdiak, era berean, sardinieraren dialektoak ere (logudorearra eta korsikeraren eragina duen sasarearra) ulertzen zituen.

2004an Kataluniako Generalitateak bultzatutako ikerketa batek ondoko emaitzak eman zituen:

  Jatorriko hizkuntza Ohiko hizkuntza
Italiera % 59,2 % 83
Algerera % 22,4 % 13,9
Sardiniera % 12,3 % 2,8
Iturria: Alguerreko hizkuntz ohiturei buruzko inkesta

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.