Alger Hiss

Alger Hiss (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1904ko azaroaren 11a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1996ko azaroaren 15a) legelari eta diplomatikoa izan zen. Sobietar Batasuneko espioi izateaz akusatu zuten Bigarren Mundu Gerran, eta zina hausteagatik kondenatu egin zuten 1950ean, mezulari komunista bati Estatu Departamentuko sekretuen berri eman izana ezkutatzeagatik. Auzi hark nazioarteko arreta bereganatu zuen, eta hil zen arte Gerra Hotzaren lekuko adierazgarrienetako bat izan zen Hiss. Bere karrera politikoa eta, batzuen ustez, baita haren espioi-karrera ere, 1936an hasi zen, Estatu Batuetako Estatu Departamentuan lanean hasi zenean. Harvard Unibertsitatean ikasia zen, eta Rossevelten lehendakaritzapean lan egina, nekazaritzako eta justiziako sailetan.

Alger Hiss

Bizitza
JaiotzaBaltimore, 1904ko azaroaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1996ko azaroaren 15a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins Unibertsitatea
Harvard Law School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraklegelaria, abokatua, diplomazialaria eta politikaria
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea

IMDB: nm0386819 Find a Grave: 7225161 Edit the value on Wikidata

Estatu Departamentuko kide gisa, Yaltako bake konferentzian izan zen aholkulari, 1945ean, nazio aliatuen buruzagiak Europako mapa berrantolatzeko elkartu zirenean. Hurrengo urtean, Nazio Batuen erakundearen sorrera-batzordean aritu zen lanean. Bere akusatzaile nagusi eta komunista izandako Whitaker Chambers editorearen arabera, Alger Hiss Estatu Batuetako Alderdi Komunistako kide izan zen, gobernuarentzat lanean aritu zen urteetan, eta gobernuaren sekretuak igorri zituen Sobietar Batasunera. Garai hartan, Estatu Batuetako gobernuarentzat lanean ari ziren ustezko komunisten aurkako sorgin-ehiza edo esetsaldi luze eta zoroa izan zen, eta Hissi bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1954an irten zen kartzelatik, eta hil zen arte bere errugabetasuna defendatu zuen beti. Hissen erruaren edo errugabetasunaren kasua berriro plazaratu zen 1990eko hamarraldian, historialariek Sobietar Batasuneko artxiboetara jotzeko aukera izan zutenean. 1992an, errusiar jeneral Dmitri Volkogonovek, KGBko eta artxibo militarretako historialariak, Hiss Sobietar Batasuneko espioi izan zelako inolako frogarik ez zegoela adierazi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alger Hiss Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.