Algecirasko setioa (1342-1344)

Algeciras setioa 1342an Alfontso XI.a gaztelar erregeak bultzaturiko kanpaina izan zen, Aragoiko eta Genovako itsas armaden eta portugaldar eta nafar lurreko armaden laguntza izan zuena.[1] Errekonkistako gatazka honen helburua Al-Jazeera Al-Khadra hiri musulmana, kristauek Algeciras deitua, bereganatzea izan zen. Garai haietan, hiria Gibraltarko itsasartearen europar kostaldeko portu nagusia izan zen. Itsas eta lurreko setioak hogeita bat hilabete iraun zuen eta bitartean hirian zeuden 30.000 zibil eta soldadu berebereek ezin izan zuten kanpotik elikagaiak lortu. 1344ko martxoaren 26an setioa hausteko zetozen granadar armada Palmones ibaiaren ibarrean kristauek menderatua izan ondoren, mariniek hiria errenditu zuten. Gatazka honetan lehendabizikoz bolbora erabili zuten Europan.[2]

Algecirasko setioa
Errekonkista
Setioaren gudu-zelaia
Data1342ko abuztuaren 3a-1344ko martxoaren 26a
LekuaAlgeciras
Koordenatuak36°07′39″N 5°27′14″W
EmaitzaKristauen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Gaztelako Erresuma
 Nafarroako Erresuma
Aragoiko Erresuma
Genovako Errepublika
 Portugal
Gurutzatuak
Mariniak
Granadako Erresuma
Buruzagiak
Alfontso XI.a
Nafarroako Erresuma Filipe III.a
Abu al-Hasan
Yusuf I.a

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Montero, Francisco María. (1860). Historia de Gibraltar y su campo. ] Cádiz: Imprenta de la revista médica, 153 or..
  2. (Gaztelaniaz) Torremocha Silva, Antonio. (2004). Cerco y defensa de Algeciras. Centro de estudios moriscos de Andalucía.

Kanpo estekak

Historia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.