Alga berde
Alga berdeak lur lehorreko landareekin estuki erlazionatzen diren algek osatzen duten talde parafiletiko da. [1] Oraindik iturri batzuek Cholorophyta[2] terminoa erabiltzen dute, eta honen aurretik Chlorophyceae ere, baina gerora termino hauek azpitaldeak izendatzeko baliatu dira. Horrenebstez, alga berdeen taldea taxoi gisa informala izatera pasa da, taxonomikoki Chlorophyta eta Charophyta algak biltzen dituela kontuan hartuta. Alga berdeak eta enbriofitoak biltzen dituen kladoa monofiletikoa da eta Viridiplantae kladoa deitzen zaio, Plantae erreinuan sailkatzen dena.
Alga berdeen barruan alga zelulabakar flagelatuak zein alga kolonial flagelatuak, normalean 2 flagelo zelulako dituztenak, sailkatzen dira; baita beste forma kolonial, kokoide eta zuntzakarak eta alga makroskopiko zelulanitzak. Espezie askok zelula bakar gisa bizi dute bizitzaren zatirik handiena, eta beste espezie batzuek koenobioak (koloniak), harizpi luzeak edo oso ezberdindutako alga makroskopikoak osatzen dituzte. 22.000 alga berde espezie inguru daude.[3]
Erreferentziak
- «The plant tree of life: an overview and some points of view -- Palmer et al. 91 (10): 1437 -- American Journal of Botany» web.archive.org 2010-10-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
- (Ingelesez) Hoek, Christiaan; Mann, David; Jahns, H. M.. (1995). Algae: An Introduction to Phycology. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-31687-3. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
- (Ingelesez) Guiry, Michael D.. (2012-10). «HOW MANY SPECIES OF ALGAE ARE THERE?» Journal of Phycology 48 (5): 1057–1063. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).