Alfredo Stroessner
Alfredo Stroessner Matiauda (Encarnación, 1912ko azaroaren 3– Brasilia, Brasil, 2006ko abuztuaren 16) paraguaiar militar, politikari eta diktadorea izan zen. 1954-1989 bitartean Paraguaiko Errepublikako presidentea izan zen.
Alfredo Stroessner | |||
---|---|---|---|
1954ko abuztuaren 15a - 1989ko otsailaren 3a ← Tomás Romero Pereira (en) - Andrés Rodríguez Pedotti → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Encarnación, 1912ko azaroaren 3a | ||
Herrialdea | Paraguai | ||
Heriotza | Brasilia, 2006ko abuztuaren 16a (93 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ligia Stroessner (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Mar. Francisco Solano López Military Academy (en) Escola de Aperfeiçoamento de Oficiais (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Ernesto Geisel | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Paraguaiko Armada | ||
Gradua | Jeneral dibisio-jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Chacoko gerra February Revolution (en) Paraguayan Civil War of 1947 (en) 1954 Paraguayan coup d'etat (en) United States occupation of the Dominican Republic (en) 1989 Paraguayan coup d'etat (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Colorado alderdia | ||
Biografia
Guaraniek populatutako eskualdean jaio zen (amaren aldetik, huraxe zuen jatorria; aita, aldiz, etorkin alemaniarra zen). 17 urterekin eskola militarrean sartu zen. Ondoren, Boliviaren aurkako Chacoko gerran (1932-1935) borrokatu zen. Higinio Morínigo jeneralaren diktadura aldian (1940-1948) indar aurrerazaleen zapalkuntzan nabarmendu zen.
1951n gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten eta 1954ko abuztuaren 15ean estatu kolpea jo zuen. Bere burua lehenkadari eta Asociación Nacional Republicana/Partido Colorado izeneko alderdi antikomunistako buru izendaturik, konstituzioko berme guztiak kendu zituen eta lurjabe handiak alde zituelarik Hego Amerikako diktadura luzeenaren oinarriak jarri zituen. Alderdi politikoak debekatu zituen; 1958-1959ko grebak deuseztatu zituen eta 1960-1965eko gerrilla suntsitu zuen. Sei aldiz lehendakari hautatua izan zen, hartarako konstituzioa aldatu behar izan bazuen ere, gehienez bi alditan hautatua izateko aukera ematen baitzuen. Eliza katolikoarekin ere harreman zailak izan zituen.
Kondor operazioa izeneko prozesu errepresiboan parte hartu zuen, Augusto Pinochet (Txile) eta Jorge Rafael Videla (Argentina) diktadoreekin batera. Askoren ustez, Stroessnerrena Hego Amerikako eta mundu osoko diktadurarik odoltsuenetakoa izan zen: 3.000 lagunen hilketa leporatzen zaio.
34 urteko diktadura ilun haren ondoren, 1989ko otsailaren 3an Andrés Rodríguez Pedotti jeneralak agintetik bota zuen, beste estatu kolpe baten bidez. Urte hartan bertan, haren omenezko Puerto Presidente Stroessner hiriak gaur egungo Ciudad del Este izena hartu zuen.
Stroessnerrek Brasilera erbesteratu behar izan zuen, eta bertan hil zen 2006an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/07/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Stroessner |