Alfredo Remus
Alfredo Remus (Buenos Aires, 1938ko azaroaren 9a - ibidem, 2022ko irailaren 28a) argentinar musikaria izan zen, kontrabaxu-jotzailea, estilo desberdinak landu zituena, besteak beste, tango, jazz, Argentinako folklore eta bossa nova.
Alfredo Remus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1938ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Argentina |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Buenos Aires, 2022ko irailaren 28a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta double-bassist (en) |
Kidetza | Billy Bond y La Pesada del Rock and Roll (en) |
Genero artistikoa | jazza tango music (en) Argentine folclore (en) bossa nova post-bop (en) |
Musika instrumentua | kontrabaxua |
alfredoremus.com.ar | |
Kolaborazioak
Amerikako musikari garrantzitsuekin lan egin du: Paul Gonsalves, Vinícius de Moraes, Maria Bethânia, Enrique "Mono" Villegas, Gato Barbieri, Mercedes Sosa, Tony Bennett, Ariel Ramírez, Víctor Heredia, Alberto Cortez, Trio Los Panchos, Raphael, Cuarteto Zupay, Dyango, Leonardo Favio, Sandro, Susana Rinaldi, Antonio Carlos Jobim. Kontrabaxua jotzen Ariel Ramírezen Misa Criolla (1964) album historikoan hartu zuen parte.
Garrantzitsua izan zen ere bai Eduardo Lagosen etxean egiten ziren bileretan bere partehartzea. Bilera horietan musikari asko biltzen ziren (Lagos, Astor Piazzolla, Hugo Díaz, Oscar Cardozo Ocampo, Domingo Cura, Oscar López Ruiz). Hugo Díazek bilera horiei, umorez, folkloréishons deitzen zien. Berez, musikariak jam sessions moduan aritzen ziren haietan.
Diskografia
Hauek dira bere grabazio nagusiak:[1]
- Trauma, 1968
- Encuentros, 1968, Enrique "Mono" Villegas, Paul Gonsalves eta Willie Cookekin batera. Azken biak Duke Ellingtonen orkestraren partaideak ziren.
- The best of Alfredo Remus, 1970
- Remus 5, 1972
- Nardis, 1985
- Remus, 2004
- Piano Contra Piano,
- Tangueando
- Tributo a Bill Evans, 2006
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Alfredo Remusen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Alfredo Remusekin elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz):Nardis albuma Youtuben.