Alfredo Moraza Barea
Alfredo Moraza Barea (Hernani, 1966) gipuzkoar arkeologoa da. Geografia eta Historiako lizentziatua. Erdi Aroa eta Erdi Aro ostea ikertu izan ditu batez ere. Euskal Herriaren hiri- eta landa-populaketari buruzko lanak zuzendu ditu. Gotorleku militarren, ekoizpen-jardueren arkeologiaren eta abeltzaintzaren arkeologiaren azterketan sakondu du[1].
Alfredo Moraza Barea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Jarduera akademikoa eta profesionala
Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta langilea da eta hainbat indusketetan parte hartu du, hala nola Lizarraten (San Adriango tunela)[2][3].
Burdina Talderekin elkarlanean, Leitzarango bailaren egondako Olazar haizeola aurkitu eta ikertu du[4].
Auzolanean antolatutako Lekeitioko Garraitz uharteko proiektu arkeologikoa zuzentzen du[5].
Argitalpenak
- 2019: Moraza Barea, Alfredo; Ceberio Rodriguez, Manu; Tapia Sagarna, Jexus. (2019). Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia. Zegamako Udala ISSN 978-84-09-12926-3..
- 2017: La evolución de las fortificaciones en Irun en los siglos XVI-XIX: una aproximación a la arquitectura defensiva en Gipuzkoa. Irun : Irungo Udala, Udal Artxiboa, D.L. 2017[6]
- 2003. Alfredo Moraza Barea, Juan Carlos Mora Afán, David Zapirain Karrika, Carlos Rilova Jericó, Jon Benito Aranberri eta Beatriz Herreras Moratinos: Irurako historia. Lizardi Kultur Elkartea. ISBN: 84-933211-0-9
Erreferentziak
- Aranzadi. «Alfredo Moraza Barea» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Ansa, Mikel P.. (2023-08-09). «Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- «"Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia" - Kultura - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- (Gaztelaniaz) «La 'haizeola' de Olazar, el hallazgo más buscado de Burdina Taldea» El Diario Vasco 2016-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- (Gaztelaniaz) Lekeitio, Imanol Fradua |. (2022-05-07). «Lekeitio recupera los yacimientos y valor ambiental de la isla de Garraitz» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
- (Gaztelaniaz) Sagarzazu, Xabier. (2017-04-30). «“Las fortificaciones de Irun son un tesoro de nuestra historia y espero haber contribuido a su conocimiento y puesta en valor”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.