Alfredo Kraus
Alfredo Kraus Trujillo (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia, 1927ko azaroaren 24a - Madril, Espainia, 1999ko irailaren 10a) espainiar tenorra izan zen.
Alfredo Kraus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfredo Kraus Trujillo |
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1927ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1999ko irailaren 10a (71 urte) (71 urte) |
Heriotza modua | : pankreako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Mercedes Llopart |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta voice teacher (en) |
Enplegatzailea(k) | Reina Sofía School of Music (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | tenor liriko arina |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI Classics Philips Classics Records (en) |
Zarzuelan lan egin ondoren, operari ekin zion. Jules Masseneten Werther operan interpretazio gogoangarriak egin izan zituen bere ibilbide luzean.
Biografia
Valentzian, Bartzelonan eta Milanen egin zituen kantu ikasketak.
Zartzuela abestu zuen Espainian eta 1958an Bartzelonako Liceoan egin zuen aurkezpena. Ondoren Londresko Covent Garden (1959), Chicagon (1962) eta New Yorken (1966).
Munduko tenorrik ospetsuenetako bat izan zen. Irabazi zituen sarien artean aipagarria da 1984. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria.
Ahotsez tenor lirikoa zen; teknika harrigarria zuen. Interpretazio aipagarriak zituen Verdiren Rigoletto, Gounoden Fausto, Masseneten Werther, baita Bellini, Donizzetti eta Rossiniren lanak.
Gayarre (1959) filmaren antzezle nagusia izan zen, Julian Gaiarre euskal tenorea antzeztuz.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.