Alfredo Etxabe
Alfredo Etxabe Nazabal, izengoitiz Iturribidekoa (Bilbo, Bizkaia, 1872ko otsailaren 8a – ib., 1926ko urtarrilaren 22a) gaztelaniazko kazetaria eta euskal antzerkigilea izan zen. Gaztetatik, Euskal Herriaren gaia ardatz hartuta, polemista eta antzerkigile ospetsua. 1898an hasi zen antzerkira zaletzen, Resurreccion Maria Azkuek sortutako Euzkeldun Biltokia elkartean. Etxaberen obra onena Peru Gixon dela esan ohi da, bi ekitaldiko komedia, kostunbrista.[1][2] Euskal antzerki lirikoaren sustatzailetzat hartua, Bilboko Udalak 2010. urtean kale bati jarri zion haren izena, Txurdinaga auzoan.[3]
Alfredo Etxabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1872ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1926ko urtarrilaren 22a (53 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta antzerkigilea |
Lanak
Obra nagusiak:
- Lenago il (1900)
- Bide onera (1900)
- Lelo (1909)
- Matilde (1909)
- Lide ta Ixidor (1909)
- Mendi-Mendiyan (Usanditzagak opera bihurtua)
- Maitena (1909)
- Mirentxu (Guridiren musikaz hornitua)
- Peru Gixon
- Pedro Mari.
Erreferentziak
- Bernardo ESTORNES LASA: «Alfredo Etxabe», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- «Kale berriak, Eulalia Abaitua eta Alfredo Etxaberi eskainiak», Berton, 138. zenbakia, 2010eko abendua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.