Alfredo Espinosa

Alfredo Espinosa Oribe (Bilbo, 1903ko irailaren 6a - Gasteiz, 1937ko ekainaren 26a) euskal herritar politikari errepublikarra eta medikua zen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua, frankistek erail zuten Gerra Zibilean.

Alfredo Espinosa

1. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

1936 - 1937
baliorik ez - Eliodoro de la Torre
Burgos probintziako gobernadore zibila


Logroño probintziako gobernadore zibila

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1903
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1937ko ekainaren 24a (33/34 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Heriotza modua: execution (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnión Republicana

Biografia

Medikuntza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitatean, non Alfonso XIII. eta Miguel Primo de Rivera Erregimenen aurkako ikasle-taldeetan parte hartu zuen. 1926an ikasketak bukatu zituenean, Bilbora itzuli eta erradiologia saileko nagusi izendatu zuten Basurtuko Ospitalean.

1931ko apirilaren 12an zinegotzi hautatua, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta berehala, Bizkaiko Foru Aldundiko Biltzar Kudeatzaileko kide bihurtu zen. Gero Burgos eta Logroñoko Gobernadore Zibila izango zen. 1934an Unión Republicana sortu zenean, Bizkaiko presidente bihurtu zen eta Gerra Zibila hasi ondoren, Bizkaiko Defentsa Biltzarraren Komunikazio Delegatu izendatu zuten 1936ko abuztuan eta gero Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu.

Bere agintaldian (1936ko urritik 1937ko ekainera) Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaz, baserri-higienez, laguntza sozialaz eta Bilboko Unibertsitatean Medikuntza Fakultatea sortzeaz arduratu zen. Errepresio arbitrarioa saihesteari ere ekin zion.

1937ko ekainaren 21ean, hegazkinez Frantziako Tolosatik Santanderrera bidaiatzen hasi zela, Eusko Gudarostearekin biltzeko, abioiak Zarauzko hondartzan lurrartu zuen, José María Yanguas pilotuaren saldukeriagatik. Frankistek atxilotu eta Gasteizko kartzelara eraman zuten. Epaitua herioz-zigorra jaso zuen "altxamenduarekin bat egiteagatik". 1937ko ekainaren 26an erail zuten, atxilotu eta bost egun geroago.

Bere omenez izendatu zuten Urdulizko ospitalea Alfredo Espinosa Ospitalea modura.

Bibliografia

Ikus, baita ere

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.