Alfred de Vigny
Alfred Victor de Vigny (Loches, Indre eta Loira, Frantzia, 1797ko martxoaren 27a - Paris, Frantzia, 1863ko irailaren 17a) frantses idazlea izan zen.
Alfred de Vigny | |||
---|---|---|---|
1845eko maiatzaren 8a - 1863ko irailaren 17a ← Charles-Guillaume Étienne (en) - Camille Doucet (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Loches, 1797ko martxoaren 27a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | rue d'Artois (en) , 1863ko irailaren 17a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Familia | |||
Ama | Marie-Jeanne-Amélie de Vigny | ||
Ezkontidea(k) | Lydia Bunbury (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta, eleberrigilea, eguneroko-idazlea eta itzultzailea | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Mugimendua | erromantizismoa | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Biografia
Gazte zela frantses gudarostean sartu eta kapitain izatera heldu zen.
Poèmes (1822, Poemak) poesia-bilduma argitaratu ondoren, arrakasta handia lortu zuen Poèmes antiques et modernes (1826, Poema zahar eta modernoak) eta Cinq-Mars (1826, Martxoaren bosta) literatura-lan erromantikoei esker.
Urtebete geroago gudarostea utzi eta, Parisen, buru-belarri hasi zen idazten. Hurrengo urteetan, ondorengo lanak argitaratu zituen: Stello nobela (1832); Serviture et grandeur militaires (1835, Militartasunaren morrontzak eta handitasunak) kontakizun laburreko bilduma; eta Chatterton (1833) drama. Horietan garbi islatzen zuen giza bizitzari buruz zuen ikuspegi ezkorra.
1845ean, Frantziako Akademiako kide egin zuten, eta harrezkero erretiratua bizi izan zen Maine-Giraudeko landetxean.
Hil ondoren argitaratu ziren Les Destinées (1864, Patuak) poema-bilduma eta Le Journal d´un poète (1867, Poeta baten egunkaria) autobiografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred de Vigny |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.