Alfred Wegener
Alfred Lothar Wegener (Berlin, 1880ko azaroaren 1a - Clarinetania, Groenlandia, 1930eko azaroaren 2a) alemaniar zientzialaria izan zen, kontinenteen jitoaren Teoriaren sortzailea izan zen, plaken tektonikaren teoriara eraman zuena.
Alfred Wegener | |||
---|---|---|---|
1924 - 1930 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alfred Lothar Wegener | ||
Jaiotza | Berlin, 1880ko azaroaren 1a | ||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa | ||
Heriotza | Groenlandia, 1930eko azaroa (50 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Else Köppen (en) | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Köllnisches Gymnasium (en) | ||
Tesi zuzendaria | Julius Bauschinger Wilhelm Julius Foerster (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Bruno Eckardt (en) Simon Kahlke (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geologoa, esploratzailea, astronomoa, meteorologoa, unibertsitateko irakaslea, polar explorer (en) , fisikaria, geografoa, geophysicist (en) eta klimatologoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Marburg | ||
Enplegatzailea(k) | Tartuko Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Grazko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Austriako Zientzien Akademia Schwarzburgbund (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Biografia
Wegenerrek hasiera batean astronomiaren alorrean egin zituen ikasketak eta Berlingo unibertsitatean astronomia doktoretza eskuratu zuen. Baina geroago meteorologia eta geofisika aztertu zituen; meteorologiaren arloan liburu bat idatzi zuen, meteorologiako erreferentzia liburu bat dena: Atmosferaren Temodinamika. 1911an Marburgoko liburutegian zegoela kontinente ezberdinetako fosilen antzekotasuna ikusi eta 1912an Kontinenteen jitoa defendatu zuen. Kontinenteek izandako mugimenduak aztertzeko, Wegenerrek XIX. mende hasierako mapak aztertu zituen, eta XX. mende hasieran egindako neurketekin alderatu. Horrela, mende batean Groenlandia Europarekiko kilometro eta erdi aldendu zela ikusi ahal izan zuen. Horrez gain, Paris eta Washington aldentzen ari zirela eta Shanghai eta San Diego hurbiltzen ari zirela ondorioztatu zuen.
Wegenerrek hainbat ikerketa egin zituen Groenlandian haize polarraren ibilbidearen inguruan, jet stream izeneko korronteak oso eztabaidatuak zirenean. 1924an Grazko unibertsitatearen meteorologia katedra onartu zuen. Sei urte beranduago, 1930ean, Groenlandiako bere azken espedizioan, izotzean harrapatutako lankide batzuk sorostera zihoala hotza zela eta bertan hil zen. Ironikoki Alfred Wegener gogoratuagoa da gaur egun kontinenteen jitoaren teoriengatik, urteetan zehar Groenlandian ikertzen egon ondoren proposaturiko teoria meteorologikoengatik baino.
1911.ean Marburgoko unibertsitateko irakaslea zen, eta bertako liburutegian ikertzen zegoela gauza bitxi batetaz konturatu zen: bi fosil berdin-berdinak ozeanoez separatutako bi leku ezberdinetan aurkitu zituzten. Bere garaian gauza horiek “lur zubiak” existitu zirela esanez azaltzen ziren, baina Wegener-ek bere burua konbentzitu zuen kontinente guztiak elkartuta egon zirela esanez; bat bakarra, Pangea izenekoa.
1912.ean bere teoria publikoki azaldu eta defenditu zuen, esanez ozeano atlantikoko bi parteak egun batean elkartuta egon zirela. Gerraren ondorioz egindako zauri batengatik ohean egon behar izan zuen luzaroan, eta horrek pentsatzeko denbora dexente eman zion.
Hiru urte geroago, 1915.ean, kontinenteen jitoaren teoria azaltzen zuen liburua argitaratu zuen, Kontinenteen eta ozeanoen jatorria (Die Entstehung der Kontinente und Ozeane). 1920.ean beste liburu bat argitaratu zuen, froga multzo bat erakusten zuena.
Kontinenteek izandako mugimenduak aztertu ahal izateko –bere teoriaren frogak edukitzeko-, Wegener-ek XIX.mendearen hasieran egindako mapak aztertu zituen, eta XX.mendeko hasieran egindako neurketekin alderatu zituen. Horrela, mende batean Groenlandia Europarekiko kilometro eta erdi aldendu zela ikusi ahal izan zuen. Horrez gain, Paris eta Washington aldentzen ari zirela eta Shangai eta San Diego hurbiltzen ari zirela ondorioztatu zuen.
Ironikoki Alfred Wegener-ek gogoratuagoa da gaur egun kontinenteen jitoaren teoriarengatik, urteetan zehar Groenlandian ikertzen egon ondoren baino, eta hainbat teoria meteorologoak, arraskatatsuak eta oso inportanteak, egin ondoren.
Ikus, gainera
- Kontinenteen jitoa
- Gondwana
- Laurasia
- Pangea
- Plaken tektonika
- Superkontinente
- Roberto Mantovani