Alfred Sisley

Alfred Sisley (1839ko urriaren 30a - 1899ko urtarrilaren 29a) Parisen jaiotako margolari inpresionista izan zen, bizitzako aldirik handiena Frantzian eman zuena, nahiz eta familia eta hiritartasuna ingelesak izan. Aita merkatariak zeta zuen diru-bide, eta ama musikan aditua zen. 18 urte bete orduko Londresera bidali zuten ikasteko asmoarekin, eta lau urtean ekonomian trebatzen jardun zuen. 1862an Parisera itzuli zen eta pintatzen ikasteari ekin zion Marc-Charles-Gabriel Gleyre artista suitzarraren estudioan. Bertan Frédéric Bazille, Claude Monet eta Pierre-Auguste Renoir ikaskide izan zituen. Argiaren ñabardurak oihalean ahalik eta ondoen azaldu nahian paisaiak zuzenean margotzeari ekin zioten. Eta erabili zituzten kolore eta efektuek garai hartako ikusleak ezustean harrapatu zituzten. Sisleyk ez zuen bizi bitartean arrakasta handirik lortu, eta haren margoek hil ostean jaso zuten ospe eta onespena.

Alfred Sisley

Bizitza
JaiotzaParis, 1839ko urriaren 30a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Frantzia  (1895 -
HeriotzaMoret-sur-Loing, 1899ko urtarrilaren 29a (59 urte)
Hobiratze lekuaMoret-sur-Loing
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Familia
AitaWilliam Sisley
Ezkontidea(k)Marie-Louise Adélaïde-Eugénie Lescouezec (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Charles Gleyre
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, akuafortista, litografoa eta artista bisuala
Lantokia(k)Frantzia eta Paris
Lan nabarmenak
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza
izadi hila

Discogs: 2391763 Find a Grave: 7132 Edit the value on Wikidata

Galeria

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Sisley
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.