Alfred Mills
Alfred Edward Elvin Mills (Lizard, Kornualles, 1874ko abenduaren 15a[1] - Getxo, 1929ko urriaren 15a) ingeles futbolaria izan zen, atzelari moduan aritu zena.
Alfred Mills | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lizard, 1874ko abenduaren 15a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Getxo, 1929ko urriaren 15a (54 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Biografia
Mills aitarekin batera iritsi zen Bizkaira, Espainia eta Britainia Handia lotzen zituen kablearen konpainian lan egitera.[2] 1901eko ekainaren 11n Kale Nagusiko Café Garcían estatutuak egiteko bileran parte hartu zuen.
1902ko martxoaren 9an, klubaren bigarren nazioarteko partida jokatu zuen, Bizcaya talde mistoak Burdigala frantziarraren aurka egindakoa. Bordelen 2 eta 0 irabazi ostean, Lamiakon 7 eta 1 irabazi zuten. 1904ko apirilaren 24an Madrid FCren kontrako partida ere jokatu zuen. Athleticek 2 eta 1 irabazi zuen.[3]
Ez zen oso habila gaztelaniaz hitz egiten. Logroñon bizi bazen ere, uremiak jota, Algortara joan eta bertan hil zen.[4]
Ibilbidea
Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Athletic Club | ? |
Palmaresa
Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Errege Kopa | Athletic Club | 1903/04[1] |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Athletic Club
- (Gaztelaniaz) «18 apellidos extranjeros» El Mundo 2015/05/19.
- (Gaztelaniaz) «Homenaje a Alfred Mills. El único extranjero fundador del Athletic» Cuadernos de Fútbol 2015/05/19.
- (Gaztelaniaz) «Alfred Mills. El primer inglés rojiblanco» Memorias del Fútbol Vasco 2014/03/14.