Alfred Louis Kroeber
Alfred Louis Kroeber (Hoboken, New Jersey, 1876ko ekainaren 11 – Paris, 1960ko urriaren 5a) pertsonai ospetsuenetakoa izan zen XX. mende hasierako Estatu Batuetako antropologian. Ipar Amerikako populazioetan espezializatu zen, batez ere Kaliforniako indioen ezagutzan.
Alfred Louis Kroeber | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hoboken (New Jersey), 1876ko ekainaren 11 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Paris, 1960ko urriaren 5a (84 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Theodora Kroeber (1926ko martxoa - 1960) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Columbia Unibertsitatea 1901) Doktoretza : antropologia | ||
Tesi zuzendaria | Franz Boas | ||
Doktorego ikaslea(k) | Julian Steward (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Franz Boas | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, soziologoa eta hizkuntzalaria | ||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1901 - 1945) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Hobokenen, New Jerseyn, jaio zen. Franz Boasen ikasle izan zen Columbiako Unibertsitatean eta bertan doktoregoa eskuratu zuen 1901ean Arapaho indioen inguruko tesi bati esker. Bere ibilbide akademikoaren gehiengoa Kaliforniako unibertsitatean emango zuen, Berkeleyn. Intelektual liberala izanik, Kaliforniako indioen aldeko lan egin zuen beren lur-eskubideen onarpenaren inguruan. Theodora Kracaw-ekin ezkondu zen eta bi haur izan zituen, Ursula eta Karl. Parisen hil zen 1960an.
Etnologiaren inguruan egin zituen lanak ospea eman zioten. Era berean, ekarpen nabariak egin zituen arkeologia, antropologia fisikoa eta etnolinguistikaren inguruan; antropologo bat izan zen, hitzaren zentzurik zabalenean. Alta, bere garaiko antropologo ezagunak ez bezala, ez zuen sekula gizarte baten monografia handi bat eraiki.
Aipagarria da Ishi-rekin batera egin zuen lana, Kaliforniako azken Yahi indiarra deitua izan zena. Bere bigarren emazteak, Theodora Kroeber, zabalkunde handia izan zuen Ishi-ri buruzko biografia bat idatzi zuen, Ishi in Two Worlds.