Alfred Hitchcock

Sir Alfred Joseph Hitchcock (Londres, 1899ko abuztuaren 13aHollywood, 1980ko apirilaren 29a)[1] zinema zuzendari eta ekoizle ingelesa izan zen, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea. Lanean Erresuma Batuan hasi bazen ere[2], 1938tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan errodatu zuen, eta, 1956an, hango hiritartasuna erdietsi. 60 urtetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen.

Alfred Hitchcock

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfred Joseph Hitchcock
JaiotzaLeytonstone (en) Itzuli, 1899ko abuztuaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaLondres
Leytonstone (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBel Air, 1980ko apirilaren 29a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaWilliam Hitchcock
Ezkontidea(k)Alma Reville (en) Itzuli  (1926ko abenduaren 2a -  1980ko apirilaren 29a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Salesian College (en) Itzuli
(1908 - 1908)
Tower Hamlets College (en) Itzuli
(1913 - 1914)
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, telebista-ekoizlea, zinema aktorea, telebista zuzendaria, argazki-zuzendaria, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Altuera170 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakF.W. Murnau
Izengoitia(k)Hitchcock
Genero artistikoathrillerra
suspense film (en) Itzuli
beldurrezko zinema
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0000033 Allocine: 1061 Rottentomatoes: celebrity/alfred_hitchcock Allmovie: p94487 10493 Metacritic: person/alfred-hitchcock TV.com: people/alfred-hitchcock
Musicbrainz: 8d7f18e2-5574-46e5-9f47-7fee356f7754 Songkick: 470761 Discogs: 323003 Allmusic: mn0000001543 Find a Grave: 486 Edit the value on Wikidata

Haren filmak beldurran eta fantasian oinarritzen dira. Gehienetan, protagonistek kontrolez kanpoko egoera ulertezinetan harrapaturik aurkitzen dute euren burua. Beste gai nagusia gizon-emakumeen arteko hartu-emanak dira. Sexuen arteko ohiko erlazio erromantikoak ikuspegi ziniko batetik jorratzen dira Hitchcocken filmetan.

Ikusleen artean berebiziko ospea eta arrakasta bazuen ere, kritikak ez zuen inoiz Hitchcock kokatu garaiko maila altuenetako zuzendarien artean, eta berandu iritsi zitzaion onarpena. Rebecca izan zen Oscarra irabazi zuen bere film bakarra, beste lau alditan hautagai izan arren. Frantziako Nouvelle Vague mugimenduko kritikoak, Éric Rohmer, Claude Chabrol, eta François Truffaut besteak beste, izan ziren lehenak Hitchocken meritu artistikoa azpimarratzen. Haien ustez, zuzendariak bere nortasuna agerrarazi behar du filmetan, eta Hitchcock eredu bikaina zen horretan. Gaur egun zuzendari betetzat jotzen da Alfred Hitchcock, artea eta entretenimendua maisuki batzen zituelako eta luze eta sakon eragin zuelako ondorengo zuzendari, ekoizle eta aktoreengan.

Biografia

Lehen urteak

Alfred Hitchcock Londresen jaio zen 1899an, erdi mailako familia katoliko batean[3]. Aita William zuen (18621914) eta ama, berriz, Emma (1863–1942). Dendariak ziren eta beste bi senide izan zituen bera baino zaharragoak, William eta Eileen. Heziketa zorrotzaren eta gorpuzkera gizenaren ondorioz, Alfred ume uzkur eta goibela bilakatu zen, bizitza osorako bereizgarriak bere izaeran.

Saint Ignatius Collegera bidali zuten Alfred. 14 urte zituela aita hil zitzaion, eta 1915ean eskola utzi behar izan zuen Hanley enpresa telegrafikoan lanean hasteko. Charles Dickens eta Edgar Allan Poeren miresle sutsua zen Hitchcock, zinemazale izateaz gain.

Zinemaren mundua

Foreign Correspondent

1920an, Famous Players Lasky etxean zine muturako errotuluak egiten ari zen. Noizbehinkako lana bazen ere, pixkanaka Hitchcock gaztea zinemara zaletu zen eta montadore, zuzendari artistiko edo gidoilari lanetan parte hartzen hasi zen, Donald Crisp eta Hugh Ford bezalako zuzendariekin. Hementxe ezagutu zuen Alma Reville, eta berarekin ezkondu zen 1926an. Alma zuzendari laguntzailea eta gidoilaria izan zen senarraren hainbat filmetan.

1928ko uztailaren 7an, alaba bat izan zuten, Patricia, Strangers on a Train filmean parte hartuko zuena.

Hitchcock 3 urtez aritu zen Graham Cuttsen zuzendari laguntzaile lanetan. 1923an, Number 13 film laburra enkargatu zioten, baina ekoiztetxeak asmoa geldiarazi eta filma bukatu gabe geratu zen[4].

Berehala etorri zitzaion film luzea egiteko aukera, eta 1925ean Alaitasunaren lorategia egingo zuen Munichen[5].

Beranduxeago, 1929an, Londresko errealizadoreak Ingalaterrako lehen film soinuduna zuzendu zuen: Londresko neskatila. Filmatzen ari zela, Elisabeth Yorkeko Dukesaren bisita izan zuen.

Lan gutxi batzuekin, Hitchcock britainiarren ikono bihurtu zen. Murder! (Hilketa!) (1930), The Man Who Knew Too Much (Gehiegi zekien gizona) (1934) edo Strangers on a train (39 harmailak) (1935) britainiar zinemaren eredu bilakatu ziren[6].

Aktoreei txantxak egiteko zaletasuna omen zuen, batzuk nahiko krudelak, eta hauek ez ziren beti gustura hartzen.

Hollywood

Vertigo

1937ko abuztuaren 22an, bere familiarekin joan zen New Yorkera, David Oliver Selznickekin elkarrizketatzeko asmoz. Selznick Gone with the Wind (Haizeak eraman zuena) filmaren ekoizlea zen eta 1938ko uztailaren 14an kontratua egin zion Alfredi. Baldintza onek erakarrita, Hitchcock eta bere familia AEBetara joan ziren 1939an.

Selznickek agindutako lehen lana izan zen Rebecca (1940) izeneko Daphne du Maurierren eleberria zinemara eramatea. Melodrama gotiko honek emazte gazte eta ilusionatu baten beldurrak aztertzen ditu. Britainia Handira iritsi berria da eta senarra hotz ikusten du, etxezaina erabateko dominantea da, eta Rebecca, bere senarraren lehen emaztea, hilda badago ere, beti dago presente etxe hartan. Filmak 11 izendapen izan zituen Oscar sarietarako, baina John Fordek eramango zuen saria The Grapes of Wrath lanarekin (Saminaren mahatsak)[7].

Sari gutxi lortuko zuen Hitchcockek, eta gainera, Selznickekin arazoak hasi ziren, britainiarrak ezin baitzituen eraman ekoizleak ezartzen zizkion etenik gabeko diru-murrizketak.

Hitchcocken bigarren film amerikarra ere Europan girotua zen. Aurrekoa bezala, Foreign Correspondent film hoberena izateko izendatu zuten. II. Mundu Gerraren lehen urtean filmatu zen eta Europan gertatzen ari ziren aldaketa azkarrak nahi zituen deskribatu. Hollywooden eraikitako dekoratuak nahastu zituen egiazko Europarekin. Ez zen Alemania eta alemaniarren arrastorik ageri, Hollywoodek eskatzen zuen bezala.

Hurrengo 3 hamarkadetan, Hollywooden zuzendu zituen filmak, urtean bat. Haietako bakoitzean, kamera aurrean esaldirik gabeko agerraldi bat egiten zuen zuzendariak.

Suspicion (Susmoa) (1941) egin zuen gero, Cary Grant lagun minarekin[8]. James Stewart ere oso gustuko aktorea izan zuen.

Arazo pertsonalak

1942ko irailaren 26an, ama hil zitzaion Londresen, 79 urte zituela. Hurrengo urtean anaia hil zitzaion, William. Gizentasun morbidoa zuen eta 135 kilo pisatzen zituen. Kezkaturik zegoen arazo horrekin eta 40 kilo galtzera iritsi zen hilabete gutxian.

Ingrid Bergmanetik Grace Kellyra

1944an, bere ekoiztetxe propioa sortu zuen Sidney Bersteinekin batera: Transatlantic Pictures. Urte horretan bertan hasi zen Ingrid Bergmanekin lanean; hots, Hitchcock hainbeste liluratuko zuen lehenengo ilehoriarekin.

Ingrid Bergman eta Gregory Peckekin Spellbound (Liluratua) egin zuen. Filmak psikoanalisiaren gaia lantzen zuen eta Salvador Dalik diseinatu zizkion ametsaren dekoratuak.

1948tik aurrera, bere filmetako ekoizle bihurtu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera, ospetsu egin zen mundu osoan, eta Hollywoodeko aktore onenak bere aginduetara egotea erdietsi zuen. Beranduago, filmen argumentuak aldatzea erabaki zuen, haiei suspense gehiago gaineratuz; hala ere, salbuespena izan ziren gai antikomunista darabilten bi film, nahiz eta horiek arrakasta handirik ez lortu. Hitchcocken film guztiek badute beste lanekiko bereizgarriren bat, beste hainbat zuzendarirengan, François Truffaut edo Jean-Luc Godard, adibidez, eragina izango duena.

1948an, Hitchcock utzirik, Bergman Roberto Rossellinirentzat hasi zen lanean. Kolpe latza izan zen Hitchcockentzat, baina berehala aurkitu zuen musa berria: Grace Kelly. Bera agertuko da ondorengo film askotan: Rear Window James Stewartekin (1954)[9], Dial M for Murder Ray Millandekin (1954), eta To Catch a Thief Cary Grantekin (1955).

Hitchcockentzat, bere film kuttuna The Wrong Man (1957) zen, Henry Fonda eta Vera Milesekin.

Telebistako proiektu berri bat sortu zitzaion, Alfred Hitchcock Presents[10]. Telesail horretan, Hitchcock bera pantaila aurrean agertzen zen, zetorren filmarekin lotua zegoen istorio bat kontatzen. Beste kolpe bat etorri zitzaion, ordea, bere musa Monakoko Rainiero III.a printzearekin ezkondu zenean.

Hitchcock, suspensearen maisu

1958an, sari ezberdinak jaso zituen:

Tamalez, urte hartan, minbizia diagnostikatu zioten emazteari eta Alfred lur jota utzi zuen horrek.

1959an, North by Northwest egin zuen Cary Grant eta Eva Marie Saintekin. Bere film onena kontsideratua dago.

1960an, Psycho egin zuen, Anthony Perkins eta Janet Leighekin. Film erdian, ospe itzela hartuko zuen Janet Leighen erailketa agertzen da[12].

1963an, The Birds zuzendu zuen Tippi Hedren eta Rod Taylorrekin. Musa ilehori berria zuen eta erabat zaindu zuen hura. 1964an, berarekin eta Sean Conneryrekin egingo zuen Marnie.

1966 eta 1969 artean, kritika ugari izan zen bere aurka. Paul Newman eta Julie Andrewsekin egin zuen Torn Curtain film luzeak eta Frederick Stafford eta Claude Jaderekin eginiko Topaz filmak ia ez zuten arrakastarik izan. Estilo aldaketa baten beharra zegoela zirudien eta 1972an Jon Finchekin eginiko Frenzy filmak saiakera bat erakusten du, zine teknika berriak, biluzteak eta gaur egun erabiltzen den beste sekuentzia mota asko. Baina proiektua iraultzailea bazen ere, arrisku handia zekarren era berean, eta Hitchcock zuzendariaren betirako gainbehera suposa zezakeen. Universal Pictures estudioek ezetza eman zioten.

1968an, Ohorezko Oskarra eman zioten, Irving Thalbergen Omenezko Saria bere bizitza osoko lanari.

Ez zuen sekula Oscarra lortu lehiaketan, baina suspensearen maisutzat hartua da.

1972an, Luis Buñueli miresmena aitortu zion, "hoberena eta apalena zara gu denon artean" esanez.

New Yorken omenaldia egin zioten eta Grace Kelly, musa ilehoria eta orain printzesa, bertan izan zen[13].

4 urte geroago, J. Russel Taylorrek Alfred Hitchcockek baimendutako lehen biografia.

1976an, Karen Black eta Bruce Dernerekin Family Plot egin zuen.

1979an, American Film Institute delakoak bizitza osoko lana saritu zion. Urte berean, Elisabet II.a Erresuma Batukoak Sir titulua ezarri zion.

1980ko apirilaren 29an hil zen Los Angeleseko etxean, 80 urte zituenean[14].

Gaur egun, zuzendari gehienek onartzen dute Alfred Hitchcockek zineman izan duen eragina.

Estiloa eta gaiak

Hitchcocken film ekoizpenak aurrekontu txikiko film mutuekin hasi eta aurrekontu handiko filmetaraino izan ziren. 1925 eta 1929 artean grabatu zituen film mutuak krimenei buruzkoak eta suspensezkoak ziren, baina baita melodramak eta komediak ere. Erresuma Batuan trebatu zen, eta Hollywoodera joan zenerako, kamera teknikak ongi ezagutzen zituen[15]. Robin Wooden arabera, zuzendariaren lehen bi filmetan, The Pleasure Garden eta The Mountain Eagle, Alemaniako inpresionismoaren eragina izan zen. Gerora, sobietar zinema ezagutu zuen, eta harekin batera Sergei Eisenstein eta Vsevolod Pudovkinen edizio teoriak ikasi zituen[16].

The Lodger (1926) filmerako, Alemaniako eta Sobietar Batasuneko estetikak izan zituen inspirazio iturri, eta estilo horrek sendotu zuen haren ibilbidea[17]. Nahiz eta Hitchcocken lanek arrakasta lortu zuten 1920ko hamarkadan, Erresuma Batuko kritikariek originaltasun falta leporatu zioten[18].

“Suspensearen maisua” kargua lortu zuen, eta bere lanen bidez tentsioa nola lortu bilatu zuen[18]. Bai film mutuetan, bai soinuzkoetan, gai berak erabili zituen hainbat aldiz. Batetik, voyeur izaera landu zuen, Rear Window, Marnie eta Psycho filmetan. Ulertu zuen gizakiek badutela voyeurismorako joera, eta gisa hartan audientzia parte-hartzaile bihurtu zuen, bere pertsonaien bitartez[19].

Bere 53 filmetatik 11tan landu zuen nortasun nahastearen gaia: protagonista errugabe bati krimen bat leporatzen zitzaion eta polizia zeukan atzetik. Normalean, ohiko pertsonak ziren, egoera arriskutsuan jartzen zirenak[20]. Hitchcockek François Truffauti azaldu zion hori egiten zuela, akusatutako gizon errugabea bide egokia zela audientziari arriskuaren kontzientzia hobeto helarazteko, haientzat errazagoa baitzen pertsonaiarekin identifikatzea[20].

Beste gai bat da pertsonaiek duten borroka “ordenaren eta kaosaren” artean[21]. Gai horietan bi pertsonaien edo bi objekturen arteko kontrastea aipatzen zuen, alde iluna erakusten zuena[22].

Pentsamendu kontrajarriak zeuzkan homosexualitateari begira, nahiz eta hainbat aktore homosexualekin lan egin zuen[21]. Donald Spotoren ustez, haurtzaroan sexu zapalkuntza jasan izanak eragin zuen desbideratzea esploratzera[23]. 1950eko hamarkadan, Filmen Ekoizpen Kodeak debekatzen zuen homosexualitatea aipatzea, baina Hitchkockek erreferentzia sotilak egiten zituen[24] eta zentsuraren mugetan ibiltzen zen. Shadow of a Doubt filmean bi intzestu aipatu zituen, irudien bidez inplizituki adierazi zituenak[25]. Jane Sloan idazlearen ustez, Hitchcockek sexu adierazpenaren modu konbentzionala eta ez-konbentzionala erabili zituen[26]. Ezkontzari buruzko irudi eszeptikoa ere zeukan[26]. 1942an hil zen bere ama, eta haren heriotzaren ondoren, amaren irudia “ama-munstroaren” gisan erakutsi zuen[27].

Bestalde, espioitzari buruzko filma eta joera psikopatak zituzten pertsonaiek egindako hilketen gaiak maiz agertzen ziren haren filmetan[28]. Hiltzaileak edota gaiztoak pertsona xarmagarri eta atsegin gisa erakusten zituen, ikuslea haiekin identifika zedin[29]. Haurtzaro zorrotza eta hezkuntza erlijiosoak eragina izan zuen polizien eta politikarien autoritarismoarekiko konfiantza falta[30].

Gizonen errepresentazioa

Hitchcocki gustatzen zitzaion heroia pertsona oso arrunta (“denak bezalakoa” izatea. Zuzen-kontra akusatutako pertsonaren gaia interesatzen zitzaion asko. Gai hori landu zuen lehen filmetako bat izan zen The 39 Steps (1935), eta oso ezagunak izan ziren, halaber, North by Northwest (1959) eta Frenzy (1972). Baina film mutuetan ere landu zuen gai hori: The Mountain Eagle (galdutako filma), The Lodger, Downhill et Easy Virtue.

Emakumeen errepresentazioa

Film gehienetan, emakumeen irudi iluna erakutsi ohi zuen. Emakume gazte ile-beltzek gaizkia ordezkatzen zuten, maiz. Amaren irudia nahiko txarra izan ohi zen, The Birds-en ageri zen bezala. Film hartan, ama beldur zen semeak ez ote zuen abandonatuko. Gai hori muturrera eraman zuen, Psycho filmean.

Emakume heroiak, gehienetan, ile-horiak ziren. Gehienetan emakume ile-horiak subertsiboak ziren, edo askotan biktimak. The Lodger filmeko biktima guztiak emakume ile-horiak ziren. The 39 Steps filman, Madeleine Carrollek antzezten duen pertsonaiak heroia salatu zuen. Rear Window (1954) filmean, Lisa (Grace Kelly) ustezko hiltzailearen pisuan sartu zen. To Catch a Thief (1955) filmeko Francie (Grace Kelly) lapurra laguntzen hasi zen. Vertigo-n (1958), Judy (Kim Novak), ile-horiz jantzita, hilketa bateko konplizea zen. Birds (1963) filmean, aldiz, Melanie Daniels (Tippi Hedren) pertsonaiari, une batez, leporatu zioten gertakari haien erantzule izatea. Psycho filmeko pertsonaiak (Janet Leigh aktoreak antzeztutakoa) 40.000 dolar lapurtu zituen, Norman Batesen hotelera joan aurretik.

Amaren figura ere adierazgarria da, maiz dominatzaile gisa agertzen baita Notorious (1946) filmeko gaiztoa, Sebastian (Claude Rains), amaren (Leopoldine Konstantin) menpe dago; azken hau ez da batere fidatzen bere erraina izango denaz (Ingrid Bergman). Strangers on a Train (1951)[31] filmeko gaiztoak ama erdi eroarekiko (Marion Lorne) harreman oso estua du. Birds (1963)[32] filmean, Rod Taylorren pertsonaiari txoriek eraso egiten diote, ama posesiboarengandik (Jessica Tandy) askatzen hasten denean. Frenzy (1972)[33] hiltzaileak emakume guztiak gorroto ditu, izugarri miresten duen bere ama salbu. Eta Psycho-ko Norman Batesek (Antony Perkins) amaren gorpua kontserbatzen du.

MacGuffin

“MacGuffin” teknika aipatu izan zuen, maiz, Hitchcockek. “MacGuffin” intrigaren osagai giltzarri bat da, materiala edo ez, gehienetan misteriotsua, hariaren garapenerako aitzakia baizik ez dena. Hots, funtsean, ez dauka inolako garrantzirik, baina istorioari abiapuntua emateko erabiltzen da. The 39 Steps filman, espioi batzuek lapurtutako zenbait plano dira; Notorious (1946) filman, ardo botila batean ezkutatutako produktu kimiko bat da; North by Northwest (1959) filman, estatua txiki bat da, gobernuaren sekretuak dauzkan mikrofilmak dituena barruan. Hitchcocken iritziz, bere “MacGuffin” hoberena izan zen hori, egiazki ez zelako existitzen, eta huskeria handiena zelakoan[34]. “MacGuffin” horiek garrantzia galtzen dute filma aurreratu ahala, ikusleak arreta jartzen duelako pertsonaietan eta gertakarietan.

Suspensea

Suspensea da Hitchcocken obraren ezaugarri nagusia. Haatik, ez dira gauza bera suspensea eta sorpresa edo ustekabeko kolpea. Hitchcocken filmetan, suspensea lortzen da ikusleak dakienaren eta pertsonaiak ikusten duenaren arteko desfasetik. Ikuslea urduri jartzen da, eta horri gehitu dakizkioke musika, argi eta itzal efektuak. Beldurrezko filmetan, ustekabeko gertakaria gertatzen da ikusleek eta pertsonaiak espero ez zuten unean. Hitchcocken filmetan, aldiz, tentsioa eta urduritasuna gero eta handiagoak dira.

Ikusleak badaki, adibidez, Psycho (1960) filman hilketa bat gertatuko dela edo gerta litekeela. Ikusleak badaki zein den Vertigo (1958) filmeko Judyren benetako identitatea. Ez dakiena da istorioek zein bilakaera izanen duten.

Umorea

Hitchcockek dio bere film guztiak direla komediak[35]. Bere filmek umore kutsua daukate. Zuzendariaren ustez, ezinezkoa da tentsioari eustea filmak irauten duen denbora guztian, eta tarteka atseden uneak behar dira. Horregatik erabiltzen zuen umorea. Umore hori, maiz, umore beltza izaten da.

Berrikuntza teknikoak

Hainbat filmetan erronka tekniko berriak jartzen zituen. Lifeboat (1944)[36] filman, adibidez, istorio guztia barku txiki batean gertatzen zen. Rear Window (1954), aldiz, gela batean, eta kanpoko eszenak gela horretatik ikusten zirenak ziren. Bi kasu horietan zegoen zailtasuna zen errepikakorra ez izatea eta monotonia saihestea.

Rope (1948)[37]  filmaren helburua zen dena plano bakarrean grabatuta balego bezala erakustea. Hori egitea ezinezkoa zen, bobinen iraupena hamar minutukoa zelako; beraz, hainbat bobina erabili behar zirenez, bobina aldaketak ezkutatu zituen tarteka plano beltz batzuk sartuz.

Vertigo (1958) izan zen kamerarekin “Vertigo efektua” edo “dolly zoom” teknika asmatzera eraman zuena. Helburua zen luzatzen zen irudi baten efektua sortzea.

Cameoak

Hitchcocken berezitasunetako bat zen bere filmetan agertzeko ohitura zuela. Film askotan egin zituen halako cameoak. Lehenbizikoa The Lodger (1926) filman egin zuen. Azken unean erabaki omen zuen eszenan sartzea, telefono operadorearen rola egin behar zuen aktorea ez zelako agertu. Aukera atsegina iruditu zitzaion lehen plano bat orekatzeko (eserita agertu zen, bizkarrez, bulego txiki batean), eta bere filmen marka bat bihurtu zen, eta haren zale askoren jolasa bihurtu zen filmetan noiz agertzen zen bilatzea. Hori dela-eta, erabaki zuen filmaren hasieran agertzea, bestela ikusleek arreta galtzen zutelako haren agerraldiaren bila[38].

Bere 54 film nagusietako 40tan agertu zen. Une labur batean agertzen zen, ez zuen hitz egiten, eta autobusa hartzen, bidea zeharkatzen edo nonbait zutik agertzen zen, adibidez. Strangers on a Train filman kontrabaxu bat trenean sartzen ahalegintzen da, txakurrekin doa oinez The Birds-en, auzoko erlojuari begira dago Rear Window-en, itzal bat da Family Plot-en, autobus gidaria da North by Northwest eta To Catch a Thief filmetan.

Filmografia

Sakontzeko, irakurri: «ZerrendaːAlfred Hitchcocken filmografia»

Erreferentziak

  1. Mogg, Ken. "Senses of Cinema-Great Directors - Alfred Hitchcock – Master of Paradox. .
  2. «The top 21 British directors of all time» The Daily Telegraph.
  3. Spoto, Donald. (1999). The dark side of genius: the life of Alfred Hitchcock. Da Capo Press, 15 or. ISBN 030680932X..
  4. Donald Spoto. The Art of Alfred Hitchcock. New York: Anchor Books, 1976–1992. 3. orr. ISBN 0-385-41813-2
  5. The Pleasure Garden (1925). Internet Movie Database.
  6. American Masters-Alfred Hitchcock. Public Broadcasting System.
  7. Awards for Rebecca (1940). Internet Movie Database.
  8. Suspicion (1941). Internet Movie Database.
  9. Rear Window (1954). Internet Movie Database.
  10. Alfred Hitchcock Presents. TV.COM.
  11. Donostiako Zinemaldia. .
  12. Leitch, Thomas: The Encyclopedia of Alfred Hitchcock (ISBN 0-8160-4387-6). Checkmark Books, 2002
  13. Modleski, Tania: The Women Who Knew Too Much: Hitchcock And Feminist Theory. Routledge, 2005
  14. «Alfred Hitchcock Dies; A Master of Suspense; Alfred Hitchcock, Master of Suspense and Celebrated Film Director, Dies at 80 Increasingly Pessimistic Sought Exotic Settings Technical Challenges Became a Draftsman Lured to Hollywood» The New York Times 1980ko apirilaren 30a.
  15. Truffaut, François. (1984). Hitchcock. (Rev. ed. argitaraldia) Simon and Schuster, 123 or. ISBN 978-0-671-52601-6. PMC 10913283. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  16. McGilligan, Patrick. (2003). Alfred Hitchcock : a life in darkness and light. (1st ed. argitaraldia) Regan Books, 75 or. ISBN 0-06-039322-X. PMC 52039585. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  17. Wood, Robin. (2002). Hitchcock's films revisited. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press, 207 or. ISBN 0-231-12695-6. PMC 49558744. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  18. Sloan, Jane. (1995). Alfred Hitchcock : a filmography and bibliography. University of California Press, 17 or. ISBN 0-520-08904-9. PMC 29954092. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  19. Truffaut, François. (1984). Hitchcock. (Rev. ed. argitaraldia) Simon and Schuster, 216 or. ISBN 978-0-671-52601-6. PMC 10913283. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  20. Truffaut, François. (1984). Hitchcock. (Rev. ed. argitaraldia) Simon and Schuster, 48 or. ISBN 978-0-671-52601-6. PMC 10913283. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  21. Wood, Robin. (2002). Hitchcock's films revisited. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press, 98 or. ISBN 0-231-12695-6. PMC 49558744. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  22. (Ingelesez) «Hitchcock, Alfred Joseph (1899–1980), film director» Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/31239. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  23. Wood, Robin. (2002). Hitchcock's films revisited. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press, 342 or. ISBN 0-231-12695-6. PMC 49558744. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  24. (Ingelesez) Hosier, Scott Badman & Connie Russell. «Gay Coding in Hitchcock Films» American Mensa (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  25. Wood, Robin. (2002). Hitchcock's films revisited. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press, 300 or. ISBN 0-231-12695-6. PMC 49558744. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  26. Wood, Robin. (2002). Hitchcock's films revisited. (Rev. ed. argitaraldia) Columbia University Press, 246 or. ISBN 0-231-12695-6. PMC 49558744. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  27. McGilligan, Patrick. (2003). Alfred Hitchcock : a life in darkness and light. (1st ed. argitaraldia) Regan Books, 321 or. ISBN 0-06-039322-X. PMC 52039585. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  28. McGilligan, Patrick. (2003). Alfred Hitchcock : a life in darkness and light. (1st ed. argitaraldia) Regan Books, 128 or. ISBN 0-06-039322-X. PMC 52039585. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  29. Taylor, John Russell (1996) [1978]. Hitch: The Life and Times of Alfred Hitchcock. New York: Da Capo Press. 293 orr.
  30. (Ingelesez) «Hitchcock, Alfred Joseph (1899–1980), film director» Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/31239. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  31. Hitchcock, Alfred. (1951-06-30). Strangers on a Train. Warner Bros. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  32. Hitchcock, Alfred. (1963-03-29). The Birds. Alfred J. Hitchcock Productions (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  33. Hitchcock, Alfred. (1972-05-26). Frenzy. Alfred J. Hitchcock Productions (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  34. Bourdon, Laurent. (impr. 2007). Dictionnaire Hitchcock. Larousse, 584 or. ISBN 978-2-03-583668-7. PMC 470566423. (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  35. «BFI | Features | NFT Interviews | Alfred Hitchcock» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  36. (Ingelesez) «Lifeboat (1944) - IMDb» www.imdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  37. Hitchcock, Alfred. (1948-09-25). Rope. Warner Bros., Transatlantic Pictures (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  38. Truffaut, François (1968), Hitchcock, Secker and Warburg

Ikus gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.