Alfred G. Gilman

Alfred Goodman Gilman (New Haven, Connecticut, AEB, 1941eko uztailaren 1a - Dallas, Texas, 2015eko abenduaren 23a) estatubatuar sendagile eta biokimikaria izan zen.

Alfred G. Gilman

Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut), 1941eko uztailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDallas, 2015eko abenduaren 23a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Virginiako Unibertsitatea
Case Western Reserve University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, farmakologoa, farmazialaria, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)University of Texas at Dallas (en) Itzuli
Virginiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 156331668 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aita, Alfred Gilman, farmakologo handia izan zen, eta beste zenbait lanen artean, farmakologiako testuliburu bat idatzi zuen: The Pharmacological Basis of Therapeutics (1941, "Terapeutikaren oinarri farmakologikoak"). Hain zuzen ere aitaren laborategian zaletu zen Gilman zientziarekin, hango esperimentuak aztertzen, eta oso gazterik erabaki zuen zientzietako karrera egitea, aitaren eraginez. 1962an eskuratu zuen Biokimikako titulua Yaleko Unibertsitatean eta Farmakologiako doktoregoa lortu zuen 1969an, Case Western Reserve Unibertsitatean. 1962an bertan New Yorkeko laborategi batean hasi zen lanean, eta orduan eman zituen argitara lehenengo artikuluak. 1971n, Virginiako Unibertsitatean hasi zen Farmakologiako eskolak ematen, eta 1977an, Farmakologiako katedra eskuratu zuen. 1981ean, Dallasera aldatu zen, eta Texasko Unibertsitateko irakasle eta Dallasko Medikuntza Zentroko buru izan da.

Gilmanek zelula biziak elkarrekin nola komunikatzen diren eta zelulek kanpoko eraginei nola erantzuten dieten aztertu zuen. Horrela jabetu zen zentzumenek eta hormonek zeluletara igortzen dituzten mezuetan eragin handia duela G proteina deituriko gaiak, eta aurkikuntza horri esker zenbait eritasunen jatorriari buruzko ikerketetan garrantzi handiko aurrerapenak egin ahal izan ziren, adibidez koleraren eta diabetesaren zabalkundeari buruzkoak. G proteina anormalek minbizia, kolera, diabetesa eta beste zenbait eritasun sor ditzakeela aurkitu zuen.

1986an, National Academy of Sciences (Zientzietako Akademia) erakundeko kide hautatu zuten. 1994an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, G proteinak existitzen zirela iragarri zuen Martin Rodbell zientzialariarekin batera. Beste sari batzuk ere jaso zituen; besteak beste, Albert Lasker saria edota Columbiako Unibertsitateak emandako Louisa Gross Horwitz saria, Edwin Krebsekin batera, 1989an.

Bere aitaren obraren bost berrargitalpen egin ditu, 1975, 1980, 1985, eta 1990ean Goodman and Gilman's the Pharmacological Basis of Therapeutics ("Goodman eta Gilmanen Terapeutikaren Oinarri Farmakologikoak") izenburupean.

2005ean, Texasko Unibertsitateko dekano hautatu zuten. Scientists and Engineers for America erakundeko kide ere hautatu zuten.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.