Alfred Deakin
Alfred Deakin (Fitzroy, Melbourne, 1856ko abuztuaren 3a - South Yarra, Melbourne, 1919ko urriaren 7a) Australiako bigarren lehen ministroa izan zen, hiru alditan (1903 - 1904, 1905 - 1908 eta 1909 - 1910). Haren Alderdi Protekzionistak Alderdi Antisozialistarekin bat egin zuen Commonwealtheko Alderdi Liberala sortzeko. Australiako Federazioaren bultzatzaileetako bat izan zen.
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.