Alfred Binet
Alfred Binet (Niza, 1857ko uztailaren 8a - Paris, 1911ko urriaren 18a) frantses psikologo eta pedagogoa izan zen, ezaguna psikometria arloan egin zituen ekarpenengatik, hain zuzen ikasketa-oztopoak dituzten haurrak hautemateko test bat garatzegatik. Izan ere, 1904 urtean frantses gobernuak haur horiek bereizteko tresna bat diseinatzea esaktu zion; horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. Binetek adimen urriko haurren bereizketa gaitzesten bazuen ere, Binet-Simon eskala bazterkeria eta arrazismoa bultzatzeko erabili zen, bereziki Estatu Batuetan, Lewis Terman psikologoaren eskutik besteak beste.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Binet |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Alfred Binet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfredo Binetti |
Jaiotza | Niza, 1857ko uztailaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1911ko urriaren 18a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paris Law Faculty (en) 1878) Parisko Medikuntza Eskola |
Tesi zuzendaria | Jean-Martin Charcot |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, pedagogoa eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | John Stuart Mill |