Alfontso V.a Leongoa

Alfontso V.a Leongoa (994 Viseu, 1028), Noblea ezizenaz ezaguna, Leongo erregea (999 1028) izan zen .

Alfontso V.a Leongoa


Leongo Erresumako monarka

999 - 1028
Bizitza
JaiotzaLeongo Erresuma, 994
HerrialdeaGaliziako Erresuma
HeriotzaViseu, 1028ko abuztuaren 7a (egutegi gregorianoa) (33/34 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Pantheon (en) Itzuli
Familia
AitaBermudo II.a Leongoa
AmaElvira of Castile, Queen of León
Ezkontidea(k)Elvira Mendes (en) Itzuli
Urraka Gartzeitz
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAstur-leondar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
kristautasuna

Biografia

Bere aita Bermudo II.aren oinordekoa izan zen bost urte zituenean,[1] bere ama Elvira Garzeitzen[2] (Gaztelako kondearen arreba zen Antso Garzeitz)[3] eta Menendo González kondea bere haurtzainaren tutoretzapean geratu zelarik. Hoenk Galizian hazi zuen, Alfontso erregeak urte batzuk beranduago gogoraraziko duenez: "Menendo, Galiziako dukea, nire bikario eta haurtzaina zena".[4] Alfontsoren dokumentu gehienak, bere erregealdiko lehen urteetan, Galizian zeudela eman zituen.[5] Bere aitaordearen semeetako bat, Ramiro Menendez, bere armiger regisa izan zen.[6]

Alfontso V.a, adin nagusitasunera, 1008. urtean iritsi zen, hamalau urterekin, ezegonkortasun politikoz betetako erresuma bat heredatuz.[3] Urte horretan bertan hil zen Menendo Rodriguez eta Almanzorren semea, Abd al-Malik al-Muzafar.[3][7] Bere ama Elvira Garzeitzek, ordura arte erregeordea zenak, urte batzuetan Gaztelarekiko harreman onak gehiago bermatu zituen.[3] Antso kondeak babestutako Banu Gomezen matxinadak 1014an konkordia honekin amaitu zuen.[3] Erregearen eta kondearen etsaitasunak bere gorteak etsaiaren kontrakoen babesleku bihurtu zituen.[8] 1017ko martxoak 14an hil zen Antsorekin izandako hausturaren ondorioz, Elvira erregina-ama Oviedora erretiratu zen, non urte horretan bertan hil zen.[9] Erregeak, Leongo gaztelar konderriko domeinua indartu zuen, eta bere lurralderik mendebaldekoenak kendu zizkion, Cea eta Pisuerga ibaien artean (gaur egungo Palentziako probintzia) 1017an, Antso kondea hil zenean.[10][11] Konde zenak Alfontso adin txikikoa zenean bereganatu zituen.[11]

Alfontso V.ak administrazioari aldaketa bat egin nahi zion, eta horretarako esparru juridiko berri bat behar zuen lehenik. Hala, 1017an, Errege Kuriaren bilera batean, Leongo Forua aldarrikatu zen, Leongo feudalismoaren babestzat jo dena. Haren bidez, aurreko etapako gatazkei amaiera eman eta benetako boterea berreskuratu nahi zuen. "Leongo Forua", Leongo Alfontso V.a erregeak 1017an Leongo katedralean bildutako concilium batean dekretatutako dekretu multzo bat da.[12] Hogei agindu horiei Leon hirian tokiko bizitza arautzen zuten beste hogeita zortzi gehitu zitzaizkien. Alfontsoren erregealdiko hogei urteak, funtsean, erresuma berrantolatzen eta berreraikitzen eman zituen, Almanzoren eta honen semearen X. mendearen amaierako eta XI. mendearen hasierako kanpainen ondorioz oso kaltetuta zegoena.[13] Dirudienez, erresuman ordena aldi baterako berrezartzea lortu zuen, baina, bere heriotzak, istilu garai berri bat eragin zuen, oraingoan, aldameneko Nafarroako Erresumak girotua.[11]

Alfontsok Almanzoren erasoen ondorioz kaltetua izan zen Leon hiria berreraiki zuen. Viseu hiria setiatzean hil zen,[14][7] 1028ko abuztuaren 7an, gezi batez.[15][16] Bere oinordekoa, bere seme Bermudo III.a izan zen,[7] oraindik adingabea zena, hamaika urte baitzituen, eta Urraka erregina bere amaorderen zaintzapean geratu zena.[17]

Bere gorpua Leongo hirira eramana izan zen, eta Leongo San Isidoroko erregeen panteoian lurperatua, bere gurasoekin batera.[18] Erregearen gorpua duen harrizko hilobia gaur egun kontserbatzen da, eta, bere estalkian, latindar idazkun hau agertzen da:

« H. IACET ADEFONSUS QUI POPVLATIT LEGIONEM...ET DEDIT BONOS FOROS ET FECIT/ECCLESIAM HANC LVTO ET LATERE. HABVIT PRAELIA CUM/SARRACENIS, ET INTERFECTUS,EST SAGITTA APUD VISEUM/PORTUGAL FUIT FILIUS VEREMUNDI ORDONII/OBIIT ERA M SEXAGESIMA QUINTA III NAS M.[18]  »

Ezkontza eta seme-alabak

Gainera sasikume bi izan zituen:

Erreferentziak

  1. Fernández del Pozo 1999, 7 orr. .
  2. Sánchez Candeira 1999, 68 orr. .
  3. Martínez Díez 2007, 74 orr. .
  4. Fernández del Pozo 1999, 7, 24, y 27 orr. .
  5. Fernández del Pozo 1999, 28 y 35 orr. .
  6. Fernández del Pozo 1999, 35 orr. .
  7. Reilly 1982, 5 orr. .
  8. Martínez Díez 2007, 75 orr. .
  9. Martínez Díez 2007, 74-75 orr. .
  10. Reilly 1982, 5-6 orr. .
  11. Sánchez Candeira 1999, 34 orr. .
  12. Fernández del Pozo 1999, 104-108 orr. .
  13. Reilly 1982, 4-5 orr. .
  14. Fernández del Pozo 1999, 8 orr. .
  15. Martínez Díez 2007, 135, 155 orr. .
  16. Sánchez Candeira 1999, 32 orr. .
  17. Martínez Díez 2007, 155 orr. .
  18. Elorza et al. 1990, 53-54 orr. .
  19. Martínez Díez 2007, 121 orr. .
  20. Sánchez Candeira 1999, 51 orr. .
  21. Martínez Díez 2007, 121, 135 orr. .
  22. Reilly 1982, 6 orr. .
  23. García Álvarez 1960, 220 orr. .
  24. Mattoso 1981, 150 orr. .
  25. Herculano 1869, 207-208, doc. CCCXL orr. .

Bibliografia

  • Arco y Garay, Ricardo del. (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madril: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas OCLC .11366237.
  • Elorza, Juan C; Vaquero, Lourdes; Castillo, Belén; Negro, Marta. (1990). Junta de Castilla y León. Consejería de Cultura y Bienestar Social ed. El Panteón Real de las Huelgas de Burgos. Los enterramientos de los reyes de León y de Castilla. (2. argitaraldia) Valladolid: Editorial Evergráficas S.A. ISBN 84-241-9999-5..
  • Fernández del Pozo, José María. (1999). Alfonso V (999) Vermudo III (1029-1037). Burgos: La Olmeda ISBN 84-89915-07-5..
  • García Álvarez, Manuel Rubén. (1960). «¿La Reina Velasquita, nieta de Muniadomna Díaz?» Revista de Guimarães (70): 197-230..
  • Herculano, Alexandre. (1869). Academia de Ciencias de Lisboa ed. Portugaliae Monumenta Historica: Diplomata et chartae. I Lisboa: Olisipone OCLC .504624362.
  • Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia ISBN 978-84-96467-47-7..
  • Mattoso, José. (1981). A nobreza medieval portuguesa, a família e o poder. Lisboa: Editorial Estampa OCLC .8242615.
  • Reilly, Bernard F. (1982). The Kingdom of León-Castilla Under Queen Urraca, 1109-1126. Princeton University Press ISBN 978-0691053448..
  • Sánchez Candeira, Alfonso. (1999). Rosa Montero Tejada ed. Castilla y León en el siglo XI, estudio del reinado de Fernando I. Madril: Real Academia de la Historia ISBN 978-84-8951241-2..
  • Torres Sevilla-Quiñones de León, Margarita Cecilia. (1999). Linajes nobiliarios de León y Castilla: Siglos IX-XIII. Salamanca: Junta de Castilla y León, Consejería de educación y cultura ISBN 84-7846-781-5..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.