Alfonso Sánchez Portela

Alfonso Sánchez Portela (Madril, Espainia, 1902ko azaroaren 16a - 1990eko martxoaren 11a) argazkilaria izan zen. Madrilen ikasi zuen Argazkilaritza, aitaren argazki-estudioan; han ikasi zituen lanbide horren teknikak. Hamalau urte zituenerako El Heraldo aldizkariko lankide zen, eta ondoren, El Sol, El Imparcial eta La Voz aldizkarietan lan egin zuen. Berriemaile gisa 1922an iritsi zitzaion ospea, Marokoko gerraren garaian, batez ere Abd el-Krim Rifko buruzagiaren erretratuari esker. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, debekatu egin zioten aldizkarietan lanean jarraitzea, baina erretratuak egiten jarraitu zuen. Ospetsuak izan ziren Caricaturas fotográficas (1949, Argazki-karikaturak) eta El Madrid nocturno (1951, Gaueko Madril) erakusketak. 1989an Espainiako Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten.

Alfonso Sánchez Portela

Bizitza
JaiotzaMadril, 1902ko azaroaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1990eko martxoaren 11 (87 urte)
Familia
AitaAlfonso
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.