Alfonso Lacadena
Alfonso Lacadena García-Gallo (Zaragoza, 1964ko abuztuaren 21a-Madril, 2018ko otsailaren 9a) hizkuntzalari eta ikerlari espainiarra, epigrafiaz aditua. Haren ikerketen helburu nagusia maien zibilizazioaren idazkerak eta ieroglifikoak ulertzea izan zen.
Alfonso Lacadena | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alfonso Lacadena García-Gallo | ||
Jaiotza | Zaragoza, 1964ko abuztuaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Madril, 2018ko otsailaren 9a (53 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea doktoretza | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, idazlea, arkeologoa, hizkuntzalaria eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Biografia
Madrilgo Universidad Complutense de Madrideko irakaslea, indigenen iturri idatzietan espezialista zen. Batez ere maia eta nahuatl hizkuntzak aztertu zituen; baita ere Mesoamerikako literatura konparatua. Bibliografia aberatsaren egilea, Tatiana Proskuriakof saria lortu zuen 2011an. Bere tesiari esker, Evolución formal de las grafías escriturarias mayas: Implicaciones históricas y culturales (1995), 1994-1995 ikasturteko Doktoreagoaren Sari Berezia lortu zuen. 2017ko urrian, Gramotologiaren III Batzarrean omendua izan zen.[1] Ezkonduta, bi semeekin, minbiziaz, 2018an hil zen Madrilen.[2]
Bibliografia aukeratua
- 1995: Evolución formal de las grafías escriturarias mayas: Implicaciones históricas y culturales. Doktoreago tesia. Emma Sánchez Montañés irakasleak zuzenduta. Universidad Complutense de Madrid (1995).
- 2002: Evolución formal de las grafías escriturarias mayas: implicaciones históricas y culturales. Universidad Complutense. ISBN 84-8466-076-1
Egilearei buruzko bibliografia
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Unibertsitate Complutensearen informazioa.
- (Gaztelaniaz):Bibliografia Dialneten.
- (Gaztelaniaz):Alfonso Lacadena maiei buruz hitz egiten.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Espainiako Irrati Nazionalean, Cara a cara saioan.
- (Gaztelaniaz):Maien egutegiari buruzko elkarrizketa Radio Euskadin.