Alfonso Guerra
Alfonso Guerra González (Sevilla, 1940ko maiatzaren 31 - ) espainiar politikaria da. 1977az geroztik, Espainiako Legebiltzarrean dago, Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) diputatu eta, 1982 eta 1991 bitartean, Espainiako Gobernuaren lehendakariordea izan zen. Besteak beste, 1988an, Doctor Honoris Causa egin zuten Limako Federico Villarreal Unibertsitate Nazionalean (Perú). 1984an, berriz, Erromako Unibertsitateak Urrezko Domina eman zion eta, 2011n, Andaluziako Seme Kutun izendatu zuten.
Biografia
Alfonso Guerra Sevillan jaio zen 1940ko maiatzaren 31n. Familia umil eta ugari hartan, Ingeniaritza Tekniko Industriala ikasteko aukera izan zuen Sevillako Unibertsitateko Perito Eskolan eta Marrazketako irakasle izan zen han 1975era arte. Gero, Filosofia eta Letratako lizentziatura egin zuen unibertsitate berean.
1960an, Gazte Sozialisten Elkartean sartu zen eta 2 urte geroago, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako kide egin zen, Andaluziako Federazio Sozialistan hain zuzen ere. 1970ean, alderdiaren batzorde exekutiboan sartu zen eta, 1974an, Suresnesen (Frantzian) egin zen PSOEren XXVI.aren kongresuan, Alfonso alderdiaren zuzendaritzan finkatu zen Felipe Gonzalezekin batera. 1975ean, PSOEren Prentsa Idazkari bilakatu zen eta PSOEren XXVII. Kongresuaren antolaketaz arduratu zen, erakundearen idazkari bilakatu zelarik.
1977ko legebiltzarrerako hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten eta, 2009an, Demokrazia hasiz gero era jarraian diputatu izandako pertsona bakarra zen. 1982ko abendutik 1991ko urtarrilera arte, Felipe Gonzalezen gobernuko (PSOE) lehendakariorde izan zen. Anaia Juan tartean zuen korrupzio eta eragin trafiko eskandalu batek kargua uztera behartu zuen eta, dimisioaren ondoren, Alfonsoren ideia politikoak PSOEren sektore gerristaren erreflexu izan ziren.
Abril Martorellek bezalaxe, 1978ko Konstituzioaren erredakzioan parte hartu zuen eta, gaur, Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordeko lehendakaria da.
1982an, PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen, 350 diputatutik, PSOEk 202 sartu baitzituen Legebiltzarrean. Faktore ugariren emaitza izan zen garaipen hori:
- Gobernuan zegoen alderdia, UCD, krisian zegoen
- Ekonomia ez zebilen ondo eta langabezia eta gizartearen ezinegona nonahi zabaltzen ari zen.
- Alfonso Gerrari esker, PSOEren antolaketa ezinhobea zen eta Felipe González zen lider eztabaidaezina.
- ...
Hizlari aparta eta erantzun azkarrekoa, Gerraren ironiak haren agerpen publikoak markatu zituen eta aurkariek demagogiaren maixu zela esaten zuten.
Gaur, Pablo Iglesias Fundazioa eta Sistema Fundazioaren lehendakari da. 2005ean, Abril Martorell Fundazioaren saria jaso zuen, 1978ko Konstituzioan egindako aportazioagatik. Temas aldizakariaren buru ere bada, beste batzuen artean, gaur egungo informazioa eta analisia helburu duen aldizkaria.
Liburuak
Alfonso Guerrak 2 memoria liburu argitaratu ditu:
- Cuando el tiempo nos alcanza, 2005ean, 1940-1982ko memoriak bilduz.
- Dejando atrás los vientos, 2006an, 1982-1991ko memoriekin.
Bi liburuak Madrilen argitaratu ziren, Espasa argitaletxearen eskutik.
Hauekin batera, teoria politikoa ere landu du: