Alfonso García Robles
Alfonso García Robles mexikar diplomatikoa eta legegizona (Zamora, Michoacán, 1911ko martxoaren 20a - Mexiko Hiria, 1991ko irailaren 2a). 1939. urtean hasi zen gobernuaren zerbitzuan lanean, eta harrezkero hainbat karguren ardura izan zuen bere esku. 1945. urtean Nazio Batuen sorrerako biltzarrean parte hartu zuen. Besteak beste, bere sorterriaren ordezkari izan zen Suedian (1939-1941), Brasilen (1962-1964), NBEn (1971-1975) eta Genevako Desarmearen Biltzarrean (1977. urtetik aurrera). Mexikoko kanpo politikaren zuzendari orokorra (1941-1946) eta Kanpo Harremanetarako idazkaria (1975-1976) ere izan zen. Latinoamerikako Desnuklearizazioaren Aldeko Batzordearen lehendakari izan zen 1964-1967 bitartean, eta kargu hartan iraun zuen denboran garrantzi handiko hitzarmen bat sinatu zen arma nuklearrak murrizteko (Tlatelolcoko hitzarmena, 1967) eta erabaki zen, 1969an, OPANAL (Latinoamerikan Arma Nuklearrak Galarazteko Erakundea) erakundea sortzea. 1972an Mexikoko Colegio Nacionalen sartu zen eta Mexikoko eta atzerriko beste hainbat erakunde akademikotako kide izan da. 1982an Bakearen Nobel Saria eman zioten, Alva Myrdalekin batera, arma nuklearrak deuseztatzeko egindako lanari esker. Idazlan aipagarriak ditu, besteak beste, La desnuclearización de América Latina (1967, Latinoamerikaren desnuklearizazioa), El Tratado de Tlatelolco (1967, Tlatelolcoko hitzarmena) eta La Asamblea General del Desarme (1979, Desarmerako Batzar Orokorra).
Alfonso García Robles | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alfonso García Robles | ||||
Jaiotza | Zamora, 1911ko martxoaren 20a | ||||
Herrialdea | Mexiko | ||||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1991ko irailaren 2a (80 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Spanish Cemetery (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea, abokatua eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Colegio Nacional (en) | ||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak