Alfonso Beorlegi
Alfonso Beorlegi Canet (Lizarra, 1888ko urtarrilaren 26a - Zaragoza, 1936ko irailaren 29a) euskal militarra izan zen.
Alfonso Beorlegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1888ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zaragoza, 1936ko irailaren 29a (48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Gangrena gaseosoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Toledo Infantry Academy (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
22 urte zituela Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. Graduatu ondoren Marokora (1913) bidali eta hantxe hasi zuen karrera, 1930ean koronel bihurtua[1]. Urte hartako Jakako altxamenduan atxilotua izan zen[2].
1936ko uztailaren 17 eta uztailaren 18ko altxamendua izan zenean, Iruñean zegoen eta Molaren agindupean geratu zen. Molak Goardia Zibila eta Guardia de Asaltoren zuzendaritza eman zion[3]. Nafarroan altxamendua finkatu zenean, Gipuzkoa konkistatzeko armada zuzendu zuen. Irailaren 4an Irun mendean hartu zuen San Martzial mendia konkistatu eta gero.
Muga hartzerakoan, hankan bala batez zauritua izan zen,[4] baina uko egin zion zauria tratatzeari. Donostiaren kontra abiatu zen gero, eta bertara garaile sartu irailaren 13an. Artean, hiriburua okupatu ondoko desfilea ikusi ahal izan zuen, eta hiltzera erretiratu zen;[5] egun gutxitara hil zen Zaragozan, haratustelak jota.[6]
George Steerek[7] esan zuen hasieran akatsak egin bazituen ere, batez ere artilleria erabili gabe San Martzial eraso zuelako, soldadu ausarta zela. Paul Prestonek, bere adorea nabarmendu ez ezik, ume handitzat dauka.[8]
Erreferentziak
- Auñamendi Entziklopedia (Gaztelaniaz)
- www.noticiasdenavarra.com - Las 20 calles franquistas: quién es quién (Gaztelaniaz)
- Hugh Thomas: "The Spanish Civil War". Londres: Penguin. (2003) ISBN 0-14-101161-0 (Ingelesez)
- Biografias Del Bando Nacional (Gaztelaniaz)
- Steer, George L. (2009 (1938)), 58. or.
- Ha muerto el coronel Beorlegui (Gaztelaniaz)
- Telegram from Guernica
- Paul Preston. (2013). The Spanish Holocaust: Inquisition and Extermination in Twentieth-Century Spain.. London, UK: HarperCollins ISBN 978-0-00-638695-7.. 430. or. (Ingelesez)
Bibliografia
- Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. Faber and Faber Ltd. ISBN 978-0-571-25513-9..