Alfonso Alonso

Alfonso Alonso Aranegi (Gasteiz, Araba, 1967ko apirilaren 14a) politikaria da: Espainiako Diputatuen Kongresuan, 2011tik Alderdi Popularraren eleduna eta 2014ko abendutik Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroa izan zen. 1999tik 2007ra Gasteizko alkate izana. Filologia Erromanikoa eta Zuzenbidean lizentziatua, abokatu lanak egin izan ditu.

Alfonso Alonso


Eusko Legebiltzarkidea

2016ko urriaren 21a - 2020ko uztailaren 14a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2016ko urriaren 19a -
Barrutia: Araba

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 14a - 2016ko urriaren 17a - Javier Maroto
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 4a - 2016ko uztailaren 19a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Minister of Health, Social Services and Equality (en) Itzuli

2014ko abenduaren 3a - 2016ko abuztuaren 16a
Ana Mato - Dolors Montserrat i Montserrat (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko azaroaren 30a - 2016ko urtarrilaren 13a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 27a - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 28a - 2002ko urtarrilaren 4a - María Teresa Sagarna Alberdi
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Gasteizko alkate

1999ko uztailaren 4a - 2007ko ekainaren 14a
Jose Angel Cuerda - Patxi Lazcoz
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1967ko apirilaren 14a (56 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEHUko Zuzenbide Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Araba

Twitter: AlfonsoAlonsoPP Edit the value on Wikidata

Gasteizen garrantzi handia izan duen familia batekoa da. Haren aitona, Manuel Aranegi Coll, Arabako Aldundiaren presidentea izan zen frankismoaren garaian, 1957tik 1966ra.

Ibilbide politikoa

1999tik 2007ra Gasteizko alkatea izan zen Alderdi Popularraren eskutik. Jose Angel Cuerda ordezkatu zuen, eta Patxi Lazkozek hartu zuen ondoren alkatetza. Lehenago Arabatik diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan (2000-2001), Alderdi Popularreko idazkariordea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta alderdi horretako idazkari nagusia Araban. Orain, berriz ere diputatua da Espainiako Kongresuan (2008az geroztik).

Kargu horretatik, 2012an, institutuetako ikasleen gurasoek greba antolatu zutenean (Alderdi Popularraren gobernuak hezkuntza arloan ezarritako murrizketengatik protestatzeko), Alfonso Alonso greba haren aurka mintzatu zen, bera institutura zihoanean, Gasteizen, «grebak Batasunak antolatzen zituelako».[1] 2014ko abenduaren 2an Mariano Rajoy gobernuburuak Espainiako Osasun Ministro berri izendatu zuen, Ana Mato ministro ohiaren dimisioaren ondorioz, ustelkeria politikoaren inguruko Gurtel aferan zuen erlazioagatik.

2015ko urriaren 15etik, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea da, Arantza Quirogak, Bakea eta Askatasunaren inguruko mozioaren aferaren ondorioz, dimisioa eman ondoren.[2] Orduan, berak egin zion kontra Arantza Quirogari,[3] baina oraingoan berari egokitu zitzaion dimisioa ematea 2020ko otsailaren 24an, Espainiako PPko buruzagitzak EAErako Ciudadanosekin koalizio bat behartu zuenean, baita lehendakarigai izateko hura baztertu eta Carlos Iturgaitz izendatu ere.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.