Alfil (xakea)

Alfil (Heg.), bufoi[1] edo gudaria[2] (♗ ♝), xakean gutxi gorabehera 3 peoien balioa duten peza da. Xake-taulan barna diagonaletik aurrerantz nahiz atzerantz higitzen dira, nahierako lauki kopuruan, baina ezin dute beste pezen gainetik jauzi egin. Gainera, beren higidura xake-hasieratik kokatuak dauden laukiaren koloreko diagonaletara mugatua dago. Adibidez, xake hasieran lauki zuri batean dagoen alfila lauki zuriko diagonaletan bakarrik higitu ahalko da, eta inoiz ez beltzetan, eta alderantziz, xake hasieran lauki beltzean kokatua dagoen alfila beti diagonal beltzetan higituko da, inoiz ez zurietan.

Alfila.
Xake piezak

Erregea

Erregina

Dorrea

Alfila

Zaldia

Peoia

Xake hasieran jokalari bakoitzak alfil bikote bat du, bere lehen lerroan kokatuak, zaldia eta errege edota erreginaren artean kokatuak.

Hasiera batean, xakearen arbasoak diren Chaturanga eta Shatranj jokoetan ez zegoen alfilik, elefante baten itxurako peza baizik. Baina, XII. mendearen inguruan, Europan jokoari gehitua zioten, batzuen arabera Eliza Katolikoaren eraginez, jatorrizko al-fil (الفيل, elefante) arabiar pezaren itxurak artzapezpiku baten mitrarekin zuen antzekotasuna probestuz. Gainera, zenbait hizkuntzatan artzapezpiku ere deitzen zaio, adibidez, ingeles (bishop) eta portugesez (bispo).

Erreferentziak

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. «Ajedreza euskeraz» Euskalzale: 162..

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.