Alfie (2004ko filma)
Alfie, 2004ko Charles Shyer estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama-komedia film bat da. Jude Law, Marisa Tomei eta Susan Sarandon aktoreek antzeztu zuten.
Alfie (2004ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Alfie |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Alfie (en) Alfie |
Grabazio lekua(k) | New York eta Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Charles Shyer (en) |
Gidoigilea(k) | Charles Shyer (en) |
Antzezlea(k) | |
Jude Law Marisa Tomei Susan Sarandon Sienna Miller Nia Long Omar Epps Renée Taylor Jane Krakowski Kevin Rahm (en) Gedde Watanabe Tara Summers Claudette Mink (en) Edward Hogg Paul Brooke Anastasia Griffith Marjan Neshat (en) Katherine LaNasa Stephen Gaghan | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elaine Pope (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Padraic McKinley (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mick Jagger |
Argazki-zuzendaria | Ashley Rowe (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
alfiemovie.com | |
Michael Caine aktoreak antzeztutako 1966ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere Bill Naughton irlandar antzerkigilearen 1963ko izen berdineko antzezlan eta eleberrian oinarrituak daude.
Argumentua
AEB, New York. Alfie Elkins Jr. (Jude Law) hitian luxuzko auto gidari gisa lan egiten duen ingeles gizaseme gazte, erakargarri, karismatiko eta gonazalea da, beti emakumeen atzetik, bere sexuzalekeri eta harropuzkeriak ez du mugarik. Emakume ederrez inaguraturik dagoenez, bere izaera kanporakoitasunak uneoro emakumeen artean sekulako arrakasta izatea ekarri dio. Halere, bere lagunak ez daude bere ezkongabe bizimodu nahasiarekin batere ados. Gau bakarreko bere sexu-topaketek beti horretan gelditzen dira, eta Alfiek inongo bizimodu egonkorrik ez duela nahi dirudi. Nesketan eginiriko saio horietako batean Lonette (Nia Long) ezagutuko du, bere adiskide Marlonen (Omar Epps) neskalaguna dena, eta ordurarteko bere bizimoduaz gogoeta egitera derrigortuko du.
Aktoreak
- Jude Law: Alfie Elkins Jr.
- Marisa Tomei: Julie
- Susan Sarandon: Liz
- Renée Taylor: Lu Schnitman
- Jane Krakowski: Dorie
- Jeff Harding: Phil
- Kevin Rahm: Terry
- Omar Epps: Marlon
- Nia Long: Lonette
- Max Morris: Max
- Tara Summers: Carol
- Jefferson Mays: Miranda Kulp doktorea
- Dick Latessa: Joe
- Sienna Miller: Nikki
Filmaren kredituetan Alfie Elkins Sr. irudikatzen duen Michael Caine aktorearen zuri-beltzeko argazki bat agertzen da.
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)