Alexis de Tocqueville
Alexis Henri Charles de Clérel, Tocquevilleko bizkontea (Verneuil-sur-Seine, 1805eko uztailaren 29a - Cannes, 1859ko apirilaren 16a) pentsalari, legegile, politikari eta historialari frantziarra izan zen.
Alexis de Tocqueville | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1849ko ekainaren 2a - 1849ko urriaren 31 ← Édouard Drouyn de Lhuys (en) - Alphonse de Rayneval (en) →
1849 - 1852 ← Léonor Joseph Havin (en) - Urbain Le Verrier →
1841eko abenduaren 23a - 1859ko apirilaren 16a ← Jean-Gérard Lacuée, count of Cessac (en) - Jean-Baptiste Henri Lacordaire (en) →
1839ko martxoaren 2a - 1851ko abenduaren 2a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alexis-Charles-Henri Clérel de Tocqueville | ||||||||
Jaiotza | Paris, 1805eko uztailaren 29a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Bizilekua | Château de Tocqueville (en) | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Cannes, 1859ko apirilaren 16a (53 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Tocqueville | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Hervé Clérel de Tocqueville | ||||||||
Ama | Louise Le Peletier de Rosanbo | ||||||||
Ezkontidea(k) | Mary Mottley Tocqueville (en) | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Q3065042 | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycée Fabert (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | filosofoa, politikaria, idazlea, soziologoa, legelaria eta historialaria | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Influentziak | Blaise Pascal eta Montesquieu | ||||||||
Kidetza | Frantses Akademia Académie des sciences morales et politiques Académie des sciences, arts et belles-lettres de Caen (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa |
Familia monarkiazale batekoa, txikitatik ezagutu zuen Frantziar Iraultzaren Izu Iraultzaile delakoa. II. urtean (1794) Robespierrek boterea galtzearen ondorioz libratu zen Tocquevilleren ama gillotinatik. Autore ugariren arabera, gertaerok eragin handia izan zuten bere pentsamenduan, iraultzaileetatik urrun mantendu baitzen, ultrakontserbadurismoan erori gabe.
Zuzenbidea ikasi eta 1827an epaile postua eskuratu zuen Versaillesen. 1831n, gobernuaren eskaera bati jarraituz, AEBetara joan zen bertako espetxe sistema aztertzeko. Bertan bi urte igaro eta bere lehenengo obra idatzi zuen: Estatu Batuetako espetxe sistemaz eta honen aplikazioaz Frantzian (1833). Era berean, AEBetako gizarte zein politika sistemak ere ikertu zituen, horren inguruan Amerikako demokrazia (1835-1840) idatzi zuen.
Estatu Batuetatik itzultzean, epaile lana utzi eta politika zein lan intelektualari ekin zion. 1838an Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide bihurtu zen. 1839an bere izen bera duen herriarengatik (Normandian) diputatu aukeratu zuten. 1848ko Iraultzaren eta Luis Napoleonen -Napoleon III.a- estatu kolpearen (1851-1852) aurka azaldu zen. Bigarren errepublikako Kanpo Arazoetako ministro (1848) Biltzar Nazionaleko presidenteorde (1849) izan zen. Bigarren inperioaren etorrerarekin, politika utzi eta lan intelektualean zentratu zen: Aitzin Erregimena eta Iraultza (1856) bukatu gabeko obra (Amerikako demokraziarekin batera bere obra garrantzitsuena). 1858an, osasun arazoengatik, Cannesen zendu zen.
Bere obra osoak H. G. de Beaumontek bildu zituen, bi tomotan, eta 1860 eta 1865ean argitaratu. Tocquevilleren obra AEBetara eginiko bidaietan oinarritzen da, liberalismoa eta demokraziaren defendatzaile historikotzat jotzen delarik. Horrela, kolektibismoaren aurka azaldu eta bere obra erreferentzia garrantzitsua izango da autore liberalentzat. Era berean, kolonialismoaren teorikoa izan zen, bereziki Aljeriako kasua aztertuz. Estatuaren esku hartzearen gainetik, karitate pribatua hobetsi zuen, kontserbadore estatubatuarrek behin eta berriz aipatzen dutelarik gaur egun.
Lan nagusiak
- Estatu Batuetako espetxe sistemaz eta honen aplikazioaz Frantzian (1833)
- Hamabost egunez basamortuan (1840)
- Amerikako demokrazia (1835-1840)
- Aitzin Erregimena eta Iraultza (1856)