Alexis Apraiz
Alexis Apraiz García del Río, pilota arloan Apraiz deituraz ezaguna (Gernika, Bizkaia, 1984ko abuztuaren 23a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 2,00 m luze da, eta profesionaletan ari zela 93 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko abuztuaren 18an jokatu zuen, Gernikako Santanape pilotalekuan; azkena, berriz, 2017ko otsailaren 25ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.[1]
Alexis Apraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1984ko abuztuaren 23a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | esku huskako pilotaria |
Pilota | |
Debuta | 2006ko abuztuaren 18a |
Erretiratze data | 2017ko otsailaren 25a |
Pisua | 93 kilogramo |
Bere pilotari ibilbidean, 2010–2013 bitartean eman zuen mailarik onena, tarte horretan ibili zen indartsuen. Onenekin jokatzen zuen. 2014an, ordea, esku huskako pilotako lehen mailan pilota txikiagoa erabiltzen hasi ziren, eta Apraiz ez zen ondo egokitu material berri horretara.[1]
Erreferentziak
- Igor G. Vico: «Alexis Apraiz, exzaguero de Asegarce: “Estos últimos años he sufrido mucho por el cambio del material”», Deia, 2017-03-03.