Alexia (irakurketa)
Garuneko lesio batek irakurtzeko gaitasuna hein batean edo osorik galtzea da alexia, aurretik irakurtzeko gaitasuna eskuratua izan zenean. Ia beti idazteko trebetasuna galtzearekin batera doa (agrafia).
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Alexia (irakurketa) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Irakurketaren nahasmendua, Agnosia, Afasia eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria Neuropsikologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 315.01 |
GNS-10 | R48.0 |
MeSH | D004411 |
Disease Ontology ID | DOID:13417 |
Gerta daiteke pertsonak hitz egiteko eta ahozko hizkuntza ulertzeko trebezia ez galtzea, baina alexia daukan pertsonak irakurtzeko gaitasuna galdu du eta ia beti, erabat edo hein batean eta oro har, irakurtzeko gaitasuna galtzearekin batera, idazteko gaitasuna ere galdu ohi da, hau ere erabat edo hein batean.
Alexia lesio edo istripuren bati loturiko gabezia da, lesio edo gaixotasun batetik eratorritako gabezia da. Alexia pairatzen duten pertsonek irakurtzeko gaitasuna jasaten dute. Alexiarik larriena irakurtzeko gaitasuna erabat galtzea litzateke, baina irakurtzeko gaitasuna murriztuta suertatzea ere gerta daiteke, alexia hain larria ez denean.
Alexien sailkapena
Anatomikoki oinarritutako sailkapena |
---|
Alexia zentrala (Alexia parieto tenporala) |
Atzeko alexia (Alexia okzipitala) |
Alexia aurrekoa (Alexia frontala) |
Alexia espaziala (Alexia eskuineko hemisferioan) |
Erreferentziak
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Ardila & Rossell (2007) Neuropsicología Clínica (or.: 67-75) Mexiko D.F. Eskuliburu modernoa.
Ikus, gainera
- Afasia.
- Agrafia.
- Anomia.
- Agramatismoa.
- Dislexia.
- Ikaskuntzaren nahasmendu.
- Eranskina: Hizkuntzaren nahasteak