Alexei Jawlensky
Alexei Jawlensky, errusieraz Aleksei Georgievich Javlenski (Алексей Георгиевич Явленский) (Torzhok, Errusia, 1864ko martxoaren 13a - Wiesbaden, Alemania, 1941eko martxoaren 15a) errusiar margolaria izan zen. Erretratu espresionistak landu zituen hasieran eta molde abstraktuak azken urteetan.
Alexei Jawlensky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Алексей Георгиевич Явленский |
Jaiotza | Torzhok (en) eta Alemania, 1864ko martxoaren 13a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Alemania Weimarko Errepublika Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Talde etnikoa | errusiarra |
Heriotza | Wiesbaden, 1941eko martxoaren 15a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Russischer Friedhof auf dem Neroberg (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Helene Nesnakomoff (en) (1922 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Anton Ažbe art school (en) Arteen Akademia Inperiala (1861 - 1863) |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta arte bildumagilea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Alemania Mosku Zürich Munich Paris Murnau am Staffelsee Wiesbaden San Petersburgo Ascona eta Saint-Prex |
Enplegatzailea(k) | Arteen Akademia Inperiala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Die Blaue Vier (en) Der Blaue Reiter |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua figure (en) paisaia margolaritza hiri-paisaia Autorretratua arte sakroa izadi hila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
jawlensky.ch… | |
Biografia
Moskun eta San Petersburgon egin zituen ikasketak. Joera errealistetatik aldendu ondoren, Munichera joan zen 1896. urtean eta Wassily Kandinskyrekin hasi zen lanean. Eragin handia jaso zuen Kandinskyrengandik.
1905ean Parisera joan eta Henri Matisse pintorearekin jardun zuen lanean, fauve moldeen inguruan. Berriro Munichera itzulirik, Neue Künstlervereinigung (1909, NVK, "Artisten Elkarte Berria") giro espresionistako taldea sortu zuen eta harremanak izan zituen Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") taldeko pintoreekin. Madame Turandot kolore biziz eginiko fauve estiloko lana da garai honetako lanik aipagarriena (1912).
Lehen Mundu Gerraren garaian, estetika molde berri bati ekin zion eta joera abstraktua hasi zen nabarmentzen bere lanetan, 1917tik aurrera. Erlijio sineste sakoneko gizona zen, eta ikono ortodoxoekin aldera zitezkeen obra mistikoak ere egin zituen ("Gauean barrena begira", 1923). 1924an, berriro elkartu zen Kandinskyrekin eta, Paul Klee eta Lyonel Feiningerrekin batera, Der Blau Vier ("Lauko urdina") taldea eratu zuen. Pintura utzi behar izan zuen 1929an, eritasun batek eraginda.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexei Jawlensky |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.