Alexandros Diomidis
Alexandros Diomidis (grezieraz: Αλέξανδρος Διομήδης; Atenas, 1875eko urtarrilaren 3a - ibidem, 1950eko azaroaren 11a) greziar bankari eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1949ko ekaneitik 1950eko urtarrilera.
Zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Weimarren, Parisen eta Berlinen eta Atenasko Unibertsitateko irakasle izan zen. Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1910ean parlamentuko kide hautatu zuten. Finantza ministro eta Greziako Bankuko gobernadore ere izan zen.
Lehen ministro izan zen sei hilabetez Themistoklis Sophoulis hil ondoren. Bere agintaldian amaitu zen Greziako Gerra Zibila.
Bizantziar Inperioaz idatzi zuen eta bere ondasunen zati bat eman zuen Atenasen lorategi botaniko bat sortzeko.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.