Alexandro II.a Errusiakoa

Alexandro II.a (errusieraz: Александр II Николаевич, Aleksandr II Nikolaevitx) (Mosku, 1818ko apirilaren 29a - San Petersburgo, 1881eko martxoaren 13a), 1855-1881 bitartean Errusiako enperadorea izan zen.

Alexandro II.a Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1855eko martxoaren 3a - 1881eko martxoaren 13a
Nikolas I.a Errusiakoa - Alexandro III.a Errusiakoa
member of the State Council of the Russian Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSmall Nicholas Palace (en) Itzuli, 1818ko apirilaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaNeguko Jauregia
HeriotzaNeguko Jauregia, 1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia) (62 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduagiza hilketa
errege-hilketa: Odoljarioa
Familia
AitaNikolas I.a Errusiakoa
AmaAlexandra Feodorovna
Ezkontidea(k)Maria Alexandrovna of Russia (Marie of Hesse) (en) Itzuli  (1841eko apirilaren 16a (juliotar egutegia), 1841eko apirilaren 28a -  1880ko maiatzaren 22a (juliotar egutegia))
Catherine Dolgorukov (en) Itzuli  (1880ko uztailaren 6a -  1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHolstein-Gottorp-Romanov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria, estatu-politikaria eta monarka
Jasotako sariak
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 7032919 Edit the value on Wikidata

Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, munta handiko erreformak eragin zituen: basailuak askatu (1861); administrazioaren erreforma (1864); hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, burdinbide-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.

1863an bat egin zuen Prusiarekin, abertzale poloniarren altxamendua zapaltzeko. Turkiaren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-1878), Bismarckek laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak Europari buruz zituen asmoei (San Stefanoko hitzarmena). Bitartean, Kaukasoko konkista amaitu (1859) eta Erdialdeko Asian barneratu zen (Tashkent, 1865; Bukhara eta Samarkanda, 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen herri-mugimendua (Narodnaia Volia, 1870) garatu zen. Mugimendu horretako nihilista-talde batek bonba batez hil zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.