Alexandro I.aren uhartea
Alexandro I.aren uhartea[1] Antartikako uharte handia da, Bellingshausen itsasoaren hego-ekialdean eta penintsula antartikoaren hego-mendebaldean kokatua, azken honetatik Jurgi VI.a kanalak banatzen duelarik, ia urte osoan izotz iraunkorrez estalia. 435 kilometro luze eta 200 zabal da, eta 43.250 kilometro koadroko hedadura du, azalerari dagokionez, Antartikako uharterik handiena, Hego Antilletako handiena eta munduko 28. handiena bihurtzen dutena.
Alexandro I.aren uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Stephenson (en) |
Mota | uharte eta disputatutako lurralde |
Luzera | 378 km |
Zabalera | 200 km |
Azalera | 49.070 km² |
Eponimoa | Alexandro I.a Errusiakoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 71°S 70°W |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Bellingshausen itsasoa |
Toki hau biziki malkartsua da, Jurgi VI.a kanalean zehar Douglas mendikatea hedatzen da, 2.987 metroko altuerara iristen dena. Uharteak goilara forma du iparraldetik hegoaldera 200 milia baino gehiago neurtzen dituelarik.
Uhartearen ipar muturrari Cabo Arauco deitzen dio Txilek, eta Cabo Ruso Argentinak. Kostaldearen zati gehiena izotz hesiek blokeatzen dute. Mendebalderantz Wilkens badia dago. Uhartearen hego-mendebaldean Beethoven penintsula nabarmentzen da.
Historia
Fabian Gottlieb von Bellingshausenek zuzendutako errusiar espedizioak aurkitu zuen 1821eko urtarrilaren 28an, baina kontinentearen zatitzat hartu zen, eta, ondorioz, garai hartan Errusiar Inperioko tsarra zenaren omenez izendatu zen: Alexandro I.aren Lurraldea. Finne Ronnek zuzendutako AEBetako espedizioak, 1940ko azaroa eta 1941eko urtarrila bitartean uharte bat zela frogatu zuen. Kartaren batzuetan Margarita uhartea bezala agertu zen.
1950eko hamarkadan Fossil Bluff britainiar basea ezarri zen, gaur egun babesleku eta zentro meteorologiko bezala erabiltzen dena.
Lurralde aldarrikapenak
Uhartea Argentinak, Txilek eta Erresuma Batuak aldarrikatzen dute, hiru aldarrikapenak Itun Antartikoak jartzen duenari lotuta daudelarik.
- Argentinarenak uhartearen zatirik handiena hartzen du, Alexandro I.a deitzen duena (74ª mendebal longitudetik mendebaldera dagoen Beethoven penintsularen zatia izan ezik) Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamenduaren barnean.
- Txilek ere uharteari Alexandro I.a deitzen dio, eta Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hirian hartzen du.
- Erresuma Batuak uhartea Britainiar Antartikako lurraldearen barnean hartu eta Alexander Island deitzen du.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).