Alexandro Farnese (1545-1592)
Alexandro Farnese[1] (italieraz: Alessandro Farnese; Erroma, Aita Santuen Lurraldea, gaur egun Italia, 1545eko abuztuaren 27a - Arras, Espainiar Herbehereak, gaur egun Frantzia, 1592ko abenduaren 3a) 1586-1592 bitartean Parma eta Piacenzako dukea, eta 1578-1592 bitartean Espainiar Herbehereetako gobernaria izan zen.
Alexandro Farnese (1545-1592) | |||
---|---|---|---|
1578 - 1592 ← Joan Austriakoa - Peter Ernest I of Mansfeld-Vorderort (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, 1545eko abuztuaren 27a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Arras, 1592ko abenduaren 3a (47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Sanctuary of Santa Maria della Steccata (en) | ||
Familia | |||
Aita | Oktavio Farnese | ||
Ama | Margarita Parmakoa | ||
Ezkontidea(k) | Infanta Maria of Guimarães (en) (1566ko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Farnese | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Alcalako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa latina italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra, diplomazialaria eta militantea | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Laurogei Urteko Gerra Anglo-espainiar Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
- Artikulu hau gobernariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alessandro Farnese».
Italiar arma gizona eta bere garaiko kapitainik ospetsuenetakoa izan zen, Espainiako koroaren zerbitzuan aritu zena. 1578an, Joan Austriakoa hil ondoan, Herbehereetako gobernari nagusi izendatu zuten. Arras eta Anberes hartu ondoan (1583-1585), Frantzian barneratu zen Henrike IV.a menderatu nahiz, lortu ez bazuen ere (1590). Filipe II.ak ordezkatu berria zen, zauri baten ondorioz hil zenean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Farnese (1545-1592) |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.