Alexandre Kojève
Alexandre Kojève (jaiotza-izena: Alexandre Kojevnikov ; Mosku, 1902ko apirilaren 28a - Brusela, 1968ko ekainaren 4a) errusiar jatorriko frantziar filosofoa izan zen.
Alexandre Kojève | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Александр Владимирович Кожевников, Aleksandr Vladimirovitch Kojevnikov |
Jaiotza | Mosku, 1902ko apirilaren 28a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia (1937 - |
Heriotza | Brusela, 1968ko ekainaren 4a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Evere |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa alemana ingelesa |
Irakaslea(k) | Karl Jaspers |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Ministry of the Economy, Finance and the Recovery Finansdepartementet (en) École pratique des hautes études La contemporaine (en) |
Moskuko merkatari aberatsen semea zen, eta Vasili Kandinsky margolariaren iloba. 1917an, Errusiako Iraultza piztu zenean, kartzelatu eta heriotzara kondenatu zuten, baina, azkenean, familiaren eraginei esker, aske utzi zuten. Poloniara atzerriratu zen 1920an, eta ondoren Berlin, Erroma eta Heilderbergera. Han filosofiako ikasketak egin zituen, Karl Jaspers irakasle zuela. Budismoaz, islamismoaz, fisikaz eta matematikaz ezagutza handiak jaso zituen, bere Filosofia paganoaren historia arrazoituari buruzko saiakera liburuan ageri den moduan. 1926an Parisera joan zen. Garai hartan, Hegelen lanak bakarrik irakurtzeari ekin zion, eta bere burua marxistatzat aurkezten zuen. Parisko Unibertsitatean Hegeli eta kultura orientalistei buruzko eskolak eman zituen, eta bertako intelektual nagusiak ezagutu zituen: Raymond Aron, Georges Bataille, Maurice Merleau-Ponty. 1944an, Bigarren Mundu Gerran borrokan zebilen arren, Zuzenbidearen fenomenologia baten zirriborroa idatzi zuen, baina ez zioten 1981 arte argitaratu, bera hil eta denbora luzera. Gerra ostean, Ekonomia eta Finantzako Ministerioan funtzionario postua eman zioten. Europa batzearen alde lan egin zuen beti, eta, hain zuzen ere, Merkataritza Taldearen bilera batean zegoela hil zen Bruselan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.