Alexandra Boulat
Alexandra Boulat (Paris, 1962ko maiatzaren 2a - 2007ko urriaren 5a) nazioarteko ospe handiko fotokazetaria zen, eta gatazka gehienak antzinako Jugoslavian, Iraken, Afganistanen edo Palestinan estali zituen.[1]
Alexandra Boulat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexandra Boulat |
Jaiotza | Parisko 13. barrutia, 1962ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 2007ko urriaren 5a (45 urte) |
Familia | |
Aita | Pierre Boulat |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gerra-berriemailea eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Alexandra Boulat Pierre Boulat argazkilari frantsesaren, zeinak luzaz egin baitzuen lan Life aldizkari estatubatuarrarentzat, eta Cosmos agentziaren fundatzaile eta zuzendari Annie Boulaten alaba zen. Marrazketa eta artearen historia ikasi zuen Parisko Arte Ederren Eskolan.[2]
Figurazio libreen eszena artistikoan aktiboki parte hartu zuen, margolari-taldeekin, Ripoulin anaiekin eta les Musulmans fumants artisten kolektiboarekin, 1980ko hamarkadan.[3]
Aitaren argazkilari-laguntzaile, 1989an hasi zen fotokazetaritzan, Sipa Press[2] agentzian. 1990eko hamarkadan, antzinako Jugoslaviaren dislokazioari aurre egin zion lehen argazkilarietako bat izan zen.[4]
2001eko irailaren 9an, Agence VII sortu zuen, beste sei argazkilarirekin batera, besteak beste, Magnum James Nachtwey argazkilari ohiarekin eta Christopher Morris[5] gerrako argazkilariarekin.[2] Hori baino lehen, Cosmos agentzian egon zen.
Bere lana aldizkari askotan argitaratu zen, hauetan besteak beste: Time, Newsweek, Paris-Match, Géo eta National Geographic Magazine. Azken horretan berbereen herrialdean lan egin zuen, Marokoko Atlas Garaian (2005eko urtarrilean argitaratutako artikulua).
2002an, Éclats de guerre liburua argitaratu zuenean, Alexandra Boulatek Parisko Le Marais auzoko galeria batean ehun bat argazki erakutsi zituen, Mois de la Photoren karietara, Parisen.
Alexandra Boulatek sari ugari jaso zituen; besteak beste, Visa d'or pour l'image saria, Perpinyàko Visa pour l'image jaialdian 1998an, eta, urte berean, Grand Prix Paris Match du photojournalisme, Kosovori buruzko erreportajeengatik; World Press, 2003an, eta Emakume Argazkilari Onenaren Saria Oscars Bevento 2006an. Yves Saint Laurent-en azken moda-desfilearen estaldura ere saritu zuten World Press Photo sarietan.[6]
1999an, fotokazetaritzaren Infinity Award saria lortu zuen, 1985etik New Yorkeko International Center of Photography-k urtero ematen duena. Urte hartan bertan, American Photo aldizkariaren lehen emakume “urteko argazkilaria” bihurtu zen.[4]
Ramallahn bizi izan zen 2006az geroztik, eta Gazako Zerrendako egoera eta palestinarren barne-gatazka landu zituen bereziki, arreta emakumeek kultura horietan zuten paperean jarriz.[4]
2007ko ekainean, Paris-Match kazetarentzat erreportajea egiten ari zela Ramallahn (Zisjordania) batean, aneurisma[4] bat jasan zuen, eta hiru aste igaro zituen ospitalean, Israelen, klinikoki eragindako koma batean.[7] Aberriratuta, 2007ko urriaren 5ean hil zen Alexandra Boulat, Parisen.[2]
Sariak eta goraipamenak
- 1994: The Harry Chapin Media Awards, pour son reportage sur le Sarajevo assiégée
- 1998: Grand Prix Paris Match du photojournalisme Kosovori buruzko erreportajearengatik
- 1998: Visa d'Or, Visa pour l'image, Perpinyà
- 1998: Photo Magazine’s photographer of the year, Estatu Batuak
- 1999: Infinity Award du photojournalisme, International Center of Photography, New York
- 2003: World Press Photo, «Art» kategiran, Yves Saint Laurent-entzat, azken kolekzioa
- 2006: Emakume argazkilari onenari saria, Bevento Oscars, Italie
Bibliografia
- Alexandra Boulat (préf. Bernard-Henri Lévy), Éclats de guerre, Paris, Éd. des Syrtes, 2002, 224 p. (ISBN 9782845450714).
- Alexandra Boulat (préf. Caroline Mangez), Voyons Voyons, Paris, C.D.P. Éditions, coll. « Visa Pour L'image "20 Ans" », 31 août 2008, 56 p. (ISBN 9782351300213).
- Alexandra Boulat, monographie parue aux Éditions Nicolas Chaudun, 176 pages, 2010
- Pierre et Alexandra Boulat, t. 34, Reporters sans frontières (RSF) / édition illustrée, coll. « 100 photos pour la liberté de la presse », 9 septembre 2010, 142 p. (ISBN 978-2915536942)[8].
Erreferentziak
- Relevé des fichiers de l'Insee
- Douglas Martin. (6 octobre 2007). Alexandra Boulat, War Photographer, Is Dead at 45. .
- BIO. .
- Photojournalist Alexandra Boulat Suffers Brain Aneurysm. 26 juin 2007.
- Emma Daly. (18 septembre 2011). Alexandra Boulat. .
- Jan McGirk. (13 octobre 2007). Alexandra Boulat. .
- Alexandra Boulat remains in coma in Paris. 17 juillet 2007.
- Jean-Christophe Dichant. (9 septembre 2010). Reporters sans Frontières : Pierre et Alexandra Boulat, 100 photos pour la liberté de la presse. .